Trofeo Baracchi ABC.pdf

1961an Espainiak lehenengo aldiz Baracchi Garaikurran parte hartzeko gonbidapena izan zuen. Hurrengoko gonbidapenean 1967an Santamarina eta Erraldoneak parte hartu zuten.

Hona hemen Uribezubia eta Uriona.

Valentin Urionarekin

1961, Trofeo Baracchi, Bergamo. Italia. Valentin Urionarekin batera 10. geratu ziren

Baracchi Garaikurra. Nazioarteko probetan parte hartzen hasi ziren, aurrez aurre munduko mailako txirrindulari ospetsuenekin: Anquetil, Baldini, Velly, Pabiamco, Darrigade… Uriona eta Uribezubia ohorezko 10. Postua lortu zuten bataz beste 44,600 km/orduko abiadurarekin. Funcorrekoen jokaerak oihartzuna izan zuen katalinaren mundutxoan.

Uribezubiak izandako matxura batek eta beste talde batzuek pistako gurpilekin joateak ez zien utzi Anquetil eta kronoaren beste aditu batzuen aurretik sartzen. Lasterketa hori izan zen, Inglaterrako birarekin, garrantzi gehien zuena nazioarte mailan, Lehen aipatutako txirrindulariekin lehiatzea benetako ohorea baitzen hasi berria zen talde batentzat. Lasterketa horrekin amaitutzat eman zen elorriar taldearen lehenengo denboraldia eta amaiera bikaina izan ere. (Ricardo Ajuria eta Agustin Urizar, 2001, Funcor txirrindulari lantegia, 49 )

Berarizko aipamena bear dau edonongo errialdetan ezagun dan lasterketa onetan. Uriona´k eta Uribezubia´k egin ebanak. Biak ebiltzan ederto “ zeiñek ariñagoan”, ta itxaropeatsu ioan ziran. Tamalgarria izan zan, Uribezubia´k egun onik ez izatea. Balendin´ek egun aretan lautatik irura egin bear izan eban. Uribezubia´k egun ona izan baleu, lenengo iruren arteko izango zan biotatik bat. Alan ta guzti be, ogei urteko mutil gaztetxo batzuk zirala, on askoren aurretik sartu ziran, irabazle ziran, irabazle ziran Baldini ta Velli´ren atzetxotik. (Gotzon Garitaonandia, 1967, Balendin Uriona, 49)