Vuelta Mallorca, 15.05.1968

Juan Maria Uribezubia Velar " katarra"

1940ko apirilaren 4ean Elorrioko Gazeta auzoko Belar baserrian jaio zen. Bost urte zituela familia osoa Berrizera mugitu zen, Argizoniz-Uriarte baserrira hain zuzen ere. 2018ko uztailaren 14an Durangon hil zen.

Gizon gogorra eta indartsua. Langile aparta talde lanetarako. Hiru urtez ibili zen afizionatu bezala Sociedad Ciclista Munguian eta bederatzi urtez profesional, Sociedad Deportiva Funcor, Inuri, Pinturas Ega, Kas eta Karpy taldeetan.

Bere garaipen nagusienetakoak, Tour of Britain (1961) bigarren sailkapen nagusian, Volta a Catalunya bi etapa (1961 eta 1969), Tour de France, Fores-Forest taldekako erlojupeko etapa irabaziz Kas taldearekin (1964), Vuelta a la Rioja (1965), Tour du Saint Laurent (kanadan) 3 etapa (1965), Vuelta Mallorca (1966), XVI Trofeo Sánchez Huergo (1966), Clásica a los Puertos de Guadarrama (1967), "Meta Volantes" Vuelta España-n (1969)

Durangon 12.06.1965

Vuelta Levante 1968

Fagor taldeaz inguratuta. Gabica, Uribezubia, Momoñe, Luis Otaño,

2018ko uztailaren 16an, Luis Barainzarrak, euskaltzain karmendarrak, Uribezubiaren elizkizunean abestutako bertsoa