Tour of Britain

1961ko sailkapen nagusian bigarren

Blackpool-Blackpool, 2370 km, (04.06-17.06)

10 etapan Skegness-(Lincolnsire )- Scarborough (North Yorkshire) 4. postua

11 etapan Scarborough(North Yorkshire)-Scarborough (North Yorkshire), 3.postua

14 etapan Morecambe (Lancashire)-Blackpool (Blackpool), 3.postua

http://www.cyclingarchives.com/ritfiche.php?ritid=27346

“Iazoera ede-eder bat izan eben Inglaterra´rako ibillaldi onetan. Garbian ezin izan dogu, Buxton´en ala Southampton´en iazo zan onako au. Mirabe-lanetan ebiltzan andik, zamorartar neskatilla batzuk, eta izparrigietan edo irakurria eben” españar txirrindulari talde” bat ebillala andik zear. Lasterketa amaitzen zan tokira io eben ariñeketan. Ikusi ebezan ba, igarotzen bat, bi, iru, txirrindulari talde ikaragarria; iñortxo bez ezagunik. Españar margorik, alkondaretan ikusi ez ebenean, asko estutu ziran. Eroan be gureak soineko urdin eta zuriak eroiezan, Mungi´ko ta Funcor´eko margoak-. Zer egin ez ekiela lasterketaren zuzendaritzara ioan ziran, eta gure, eta gureganantz bialdu ebezan. Pillotxo baten egozan, barriketa gozoan euskeraz, Balendin, Katarra ta Goienetxe, ta ago zabalik arrausika geratu ziran neskatillok arein aurrean, ezer-ezer be uletzen ez eutselako. Arrituta auxe esan eben zamoratarrok: “ Oneik be eztozan españarrak”. Orduan urreratu nintzan ni, zer giñan esateko, “Spanish Teaur” izanez agertuta be euskotar semeak giñala. Izan be talde aretan, Etxebarria izan ezik, txirrindulari ta zuzendariok euskera uts-utsez ulertzen giñan.” (Gotzon Garitaonandia, 1967, Balendin Uriona, 46)

Bretainia Handiko Bira. Ekainaren 4tik-17ra.

Funcor taldea nazioarte goi mailara aupatu zuen lasterketa Bretainia Handiko bira izan zen. Taldea osoa zoragarri izan zen, Uribezubia lasterketa animatzaile izan zen, Biran zehar mendi liderraren maillot gorria lortu zuen eta sailkapen nagusian bigarren postuan amaituz eta atzerritar txirrindularirik onena izendatu zuten.

Dudarik gabe, birako zuzendariaren, M Chas Messengerren eta jarraitzaile guztien idoloa izan zen. Funcorrek, taldeko sailkapen orokorrean garaipena lortu zuen eta hurrengo urtean parte hartzeko gonbidapena luzatu zioten. Lasterketak iraun zuen hiru asteak berotasunez bizi izan ziren. Etxera itzultzerakoan eta kirol kazetariek egunero “El Correo”n eta “La Gaceta”n idazten zituzten informazioek sortutako itxaropenagatik, Sondikako aireportuan harrera herrikoi beroa egin zieten eta kamioneta deskapotagarri batera igo ondoren, jendetza artean egin zituzten Sondika Berriz bitarteko kilometroak. Berriz baitzen Uribezubia bizi zen herria. Bertan zirenek, oraindik maitasun eta nostalgiaz gogoratzen dute momentua, horrek asfaltoan larrua utzi zuten gazte batzuen lan arduratsua eta ondo eginaren errekonozimendua suposatzen zuelako. Zer esanik ez den txirrindularitza garbi aren ukitu erromantikoez inguratuta zegoela. (Ricardo Ajuria eta Agustin Urizar, 2001, Funcor txirrindulari lantegia, 32, 33)