1961ko denboraldiko lasterketak

Iruñan, apirilaren 2 eta 3an, zorte txarra eduki arren, ohorezko 5. postua lortu zuen.

Arrasaten, independienteak eta lehen mailako amateurrak, ohorezko 9. postua lortu zuen.

Eibar apirilaren 16tik 19ra. “Villa Armera” deritzon horretan, txirrindulari guztiek irrikatzen zuten kanporaketa proba ospatzen zen, puntualtasun zorrotzez. Esan daiteke proba hau izan zela profesional mailan debuta egiteko balio izan zuena eta pelotoian aparteko ziren txirrindulariekin harremanetan jartzekoa. Ez zitzaien batere txarto joan, Katarra izan zen eta lasterketaren erakarpenetariko bat. Ondo antolatutako lasterketa zen eta txirrindularien gustukoa. 3. Etapa irabazi zuen.

Azkenean lasterketa amaitu zutenak, Katarra 16. Postuan eta Iparragirre eta Musitu izan ziren. Besteak, bategatik edo besteagatik, utzi egin behar izan zioten. Elikadura okerrak eragindako gastritisak taldea desegin zuen. Halan da guztiz ere, Uribezubiaren jokaera guztiz azpimagarria izan zela esan. (Ricardo Ajuria eta Agustin Urizar, 2001, Funcor txirrindulari lantegia, 21,23)

Mungia, ekainaren 30. ohorezko 5. postua lortu zuen

Berriz, uztailaren 1a. Uribezubia garaipen apoteosikoa lortu zuen bere eremuan. Profeta bihurtu zen bere herrian eta txirrindularitzaren fenomeno moduan hartu zuten eta jarraitzaile kopuru handia izaten hasi zen. (Ricardo Ajuria eta Agustin Urizar, 2001, Funcor txirrindulari lantegia, 35)

1. Volta a Catalunyako 1. etapan

2. Espainako Herrialde txapelketan

3. Iurretan.

4. Volta Cataluniako 8. Etapan

10. San Pelayo proban

10. Trofeo Baracchi

15. Urkiola igoera