LEKUA: Algortako metroko geltoki plaza (Telletxe), Algorta. (Kokapena ikusi)
IZENA EMATEA: Uztailaren 25a baino lehen, oinarrietako 9. puntuan azaltzen diren moduetan.
2019 Jota txapelketa kartela.pdf
1. 2019ko uztailaren 27an, larunbata, izango da arratsaldeko 20:30etan, Algortako metroko geltoki plazan (Telletxe) XVII. Jota txapelketa Algortako Iñaki Deuna, Algortako Iñaki Deunaren jai batzordeak antolatuta.
2. Adinazko hamalau urte baino gehiago dauzkaten bikoteek parte hartu dezakete.
3. Fandango eta Arin-Arin bana dantzatu beharko dute bikote guztiek trikitixaz jota.
4. Derrigorrezkoa izango da erritmoetako bakoitzean gutxienez ere 3 pausu desberdin interpretatzea.
5. Euskal Herriko jantziez egin beharko dute dantza, zeinek txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago bertaratu beharko baitute.
6. Txapelketa hasi aurretik erabakiko da partehartze-hurrenkera, zozketaren bidez.
7. Epaimahaiak bere irizpidearen arabera emango ditu puntuak eta txapelketan izena emateak epaileon erabakien onarpena dakar berarekin.
8. Herri musika eta dantzaren alorrean adituak diren pertsonek osatuko dute epaimahaia. Epaimahai horrek hartutako erabakiaren kontra ezin ahalko da jo.
9. Parte hartu nahi duten bikoteek izen-abizenak, jatorrizko herria eta jaioteguna jakinarazi beharko dute uztailaren 25a baino lehen e-mail, telefono edota posta bidez hurrengo helbidean (uztailak 25 barne):
Itxartu Taldea
Algortako Etorbidea 104
48991 Getxo (BIZKAIA)
Tfnoa: 695 750 649
E-mail: itxartu.itxartu@gmail.com
www.itxartu.com
10. Parte hartu ahal izango dute izena eman duten lehenengo 8 bikoteek.
11. Honako sari hauek eskuratuko dituzte irabazleek:
1.- Garaikurra, txapela, zapia eta 300 €.
2.- Garaikurra eta 210 €.
3.- Garaikurra eta 150 €.
12. Txapelketan parte hartzen duten gainerako bikoteek 60 eurotako dieta bat jasoko dute.
13. Antolatzaileek bere gain izango dute txapelketaren egitura egokitzeko eskubidea, suertatzen diren beharren arabera.