Irailak 15: MARURI-JATABE

KATEGORIA: 15 urtetik gorakoak.

ORDUA: 12.00etan.

LEKUA: Herriko plaza, Maruri-Jatabe. (Ikusi kokapena).

IZENA EMATEA: Irailaren 11a baino lehen Maruri-Jatabeko kultur sailean: 94.674.22.53 / 94.674.39.95 telefonora deituz ala euskara.maruri@maruri-jatabe.eus helbidera idatziz.

MARURI-JATABEKO XXI. DANTZA SUELTO LEHIAKETA


Datorren irailaren 15ean, eguerdiko 12:00etan, Maruri-Jatabeko herriko plazan “MARURI-JATABEKO XXI. DANTZA SUELTO LEHIAKETA” ospatuko da, MARURI-JATABEko UDALAk antolatua.


OINARRIAK


1.-Aipatutako txapelketan 15 urtetik gora dituzten bikoteek parte har dezakete eta derrigorrezkoa izango da euskal usadiora jantzita parte hartzea.

2.-Txapelketa hasi baino lehenago bikoteen zozketari ekingo zaio, zein ordenetan dantzatuko duten jakiteko.

3.-Bikoteen parte-hartzea banakakoa izango da (8 urrats). Atsedenean dantzari guztiek elkarrekin bi pieza dantzatuko dituztelarik.

4.-Musika trikitixaz joko da. Abiadura epaimahaiaren oniritzia izan beharko du, horretarako, txapelketa hasi aurretik behin entzun beharko dira bai fandangoa zein arin-arina.

5.-Epai mahaiak honako hauek hartuko ditu kontutan:

❖ Urratsak eta zailtasuna.

❖ Bateratasuna eta berdintasuna.

❖ Aurkezpena eta espresibitatea.

❖ Erritmoa.

6.-Epaimahaia gutxienez bi kidez osatutako da.

7.-Epaimahaiaren emaitzak apelaezinak izango dira. Berdinketa balego, epaimahaiak erabakiko du berdinketa apurtzeko pieza eta iraupena.

8.-Izena emateko epea irailaren 11a baino lehen, Maruri-Jatabeko kultur sailean: 94.674.22.53 / 94.674.39.95 telefonora deituz ala euskara.maruri@maruri-jatabe.eus helbidera idatziz.

Izena emateko honako informazioa emango dute:

-Bikotekideen izen-abizenak.

-Jaiotze datak.

-Ordezkatzen duten herria(k).

9.-Bakarrik 8 bikotek parte hartu ahal izango dute, beraz, bikote gehiagok izena ematen badute, aurkeztutako lehenengo 8 bikoteak izango dira parte hartzaileak.

10.-SARIAK:

1. – 300€ bikote txapeldunarentzat + garaikurra + txapela eta zapia.

2. – 180€ bigarren bikotearentzat + garaikurra.

3. – 150€ Bizkaiko lehen bikotearentzat + garaikurra.

Bestalde, parte hartzen duten gainontzeko bikoteei 70€ko dieta emango zaie.