IZENA EMATEA: Uztailaren 26a baino lehen dsueltoa@gmail.com helbidera idatziz.
XVI. BIKOTEEN ARTEKO DANTZA SUELTO TXAPELKETA ospatuko da; ITZIARKO KOPRAIXETAKO KOMISIOAK antolatua, eta ITZIARKO AUZO UDALA eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.
OINARRIAK
1.- Txapelketa honetan 16 urtetik gorako 8 bikotek parte har dezakete.
2.- Izen ematea, uztailaren 26a baino lehenago egin behar da dsueltoa@gmail.com helbidera idatziz.
3.- Bikoteek 8 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA Jon Ostolaza eta Rakel Pujanaren trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.
4.- Epai mahaiak pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango ditu kontutan.
5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.
6.- Ondoko sariak ezarri dira:
1.- 250 € eta ZAPIA ETA TXAPELA.
2.- 200 € eta 2 GARAIKUR.
3.- 150 € eta 2 GARAIKUR.
Saririk izan ez duten bikote guztiek, 80 € tako diru laguntza jasoko dute.
7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.