Abuztuak 5: OIARTZUN

KATEGORIA: Txikiak

ORDUA: 18.00etan

LEKUA: Madalensoro pilotalekuaren kanpokaldean, Oiartzun. (Ikusi kokapena)

BIKOTE KOPURUA: 12 Bikote

IZENA EMATEA: Uztailaren 24a baino lehen dsueltoa@gmail.com helbidera idatziz.


XXIX. Dantza Sueltoko Txapelketa gaztetxoentzat ospatuko da; Oiartzungo Xanisteban jaietan (Madalensoro pilotalekuaren kanpokaldean), 2019ko abuztuak 5ean arratsaldeko 18:00etan, Aldeguna Elkarteak antolatua, eta Oiartzungo Udala eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.

OINARRIAK

1.- Txapelketa honetan 16 urtetik beherako 12 bikotek parte har dezakete.

2.- Izen ematea, Uztailaren 24a baino lehenago egin behar da dsueltoa@gmail.com helbidera idatziz.

3.- Bikoteek 6 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA txistularien laguntzaz dantzatuko dituzte.

4.- Epai mahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu; eta hauek, pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango dituzte kontutan.

5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

6.- Ondoko sariak ezarri dira:

1.- 150 € eta Txapela + Zapia + 2 trofeo.

2.- 80 € eta 2 trofeo.

3.- 70 € eta 2 trofeo.

Janzkeraren saria: 40 €

Herriko bikote onenaren saria (bikoteko biak oiartzuarrak baldin badira soilik emango da): 40 €

Saririk izan ez duten bikotekide guztiek, 24€ € tako diru laguntza eta oroigarria jasoko dute.

7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.

IZEN EMATEA:

1. Iker Zabala - Nora Aizpuru AZPEITIA

2. Iker Urrestilla - Leire Urrestilla ZESTOA

3. Maitane Irurzun - Gorka Duran ADUNA-VILLABONA

4. Andoni Zumeta - Miren Zumeta LARRAUL

5. Idoia Urdangarin - Maddi Etxeberria VILLABONA-ASTEASU

6. Maren Galvez - Gorka Granado LEZO-SOPELA

7. Urko Puy - Uxue Muñoa PASAI DONIBANE-OIARTZUN

8. Mattin Etxebeste - Olatz Azkue OIARTZUN-LEZO

9. Endika Osa - Danele Atxukarro LEZO-HONDARRIBIA

10. Enara Artola - Danel Castillo LEZO-PASAI DONIBANE