Maiatzak 1: ESTIBALIZ

ARABAKO DANTZA SUELTOKO TXAPELKETA


KATEGORIA: Nagusiak

ORDUA: 12.00etan.

NON: Estibalizko santutegia. (kokapena ikusi)


“ARABAKO DANTZA SUELTOKO XXVI. TXAPELKETA”, ARABA DANTZARIEN BILTZARRAk antolatzen du ARABAKO FORU ALDUNDIAk babestua.

OINARRIAK


16 urtetik gorako dantzari orok parte har dezake txapelketan (bikotekide biak izan behar dira 16 urtetik gorakoak), baina betiere derrigorrezkoa izango da herriko ohiturak agintzen duen bezala jantzita joatea.

Txapelketa hasi aurretik bikoteen parte hartze ordena zehaztuko duen zozketa egingo da.

Bikote bakoitzak Fandangoa txistuz eta Arin-arina trikitixaz dantzatuko ditu (7 pauso egingo dira, denentzat berberak izango diren melodia ezberdinez joko direnak). Elkarteak ezarriko ditu musikariak.

Bikoteak banan-banan dantzatuko dira.

Epaimahaia mota honetako txapelketetan epaitze lanak burutzeko gaitasuna eta ezaguera duten lagunek osatuko dute. Puntuak banatzeko orduan, epaileek kontuan hartuko dituztenak honako hauek dira: erritmoa, taldea edo bikote izaera, urratsak eta aurkezpena.

Parte hartu nahi duten bikoteek izena eman beharko dute web orrialde honetako atal honetan aurki daitekeen izena ematea estekaren bitartez. Izena emateko epea zabalik egongo da MARTXOAREN 14tik APIRILAREN 14a arte.

Gehienez jota 10 bikotek parte hartu ahal izango dute txapelketan. 10 bikotek baino gehiagok izena emango balute, aukeraketa izen emate hurrenkeraren arabera egingo litzateke.

SARIAK

1. saria: 370 euro, garaikurra, txapela eta zapia.

2. saria: 300 euro eta garaikurra.

3. saria: 240 euro eta garaikurra.

4. saria: lehen bikote arabarrarentzako lore-sorta eta ardo botila.

5. saria: Zazpiak bat dendarako 150 euroko opari txartela janzkera aurkezpen onena agertzen duen bikotearentzat.

Bestalde, txapelketan parte hartzen duten bikoteek 110 euroko dieta jasoko dute bikoteko, modalitate bietan (Aurresku eta Jota) lehiatzen diren dantzariek izan ezik, hauek dieta bakarra jasoko baitute, aukera bietatik pertsonako diru kopuru handieneko dieta, hain zuzen ere.

SAILKAPENA

1. Sara Chaves - Gorka Etxeandia GASTEIZ 174,50

2. Saioa Galarraga - Julen Murgiondo BERGARA 172,50

3. Irati Lopez - Gorka Granado SOPELA 170,00

4. Soiartze Temprano - Diego Duran BILBO-BARAKALDO 145,50

5. Nerea Perez - Asier Martinez BILBO 142,50

6. Zurine Mendia - Josu Gomez BILBO 120,00