Urriak 19: SEGURA

EUSKAL HERRIKO 43. DANTZA TXAPELKETA

KATEGORIA: Nagusiak.

ORDUA: 18.00etan.

LEKUA: Baratze pilotalekua, Segura. (Ikusi kokapena).

IZENA EMATEA: Irailaren 19ko 14.00ak baino lehen, izena emateko orria beteta dsueltoa@gmail.com helbidera bidaliz.

OHARRA: 12 bikote baino gehiagok izena emanez gero, Urriaren 18an, arratsaldeko 19.30etan, sailkatze saioa egingo da Segurako Baratze pilotalekuan.

2019ko urriaren 19an jokatuko da aurten Euskal Herriko 43. Dantza Suelto Txapelketa. Bertan Euskal Herriko dantza-bikote hoberenek parte hartuko dute, eta gure lurralde ezberdinetako arin-arinaz eta fandangoaz gozatzeko aukera ezin hobea izango du ikusleak. Txapelketaren antolatzaile den Segurako Udalak ikuskizun paregabe honetara bertaratzeko gonbitea luzatzen dizu. Beraz, euskal folklorea maite duenak zita du Seguran, urriaren 19an.

OINARRIAK

1. Txapelketa urriaren 19an ospatuko da, Segurako Baratze pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan. Dantza-saioa Euskal Telebistak emango du.

2. Fandangoa eta Arin-Arina ederki dantzatzen dakien edozein bikotek parte har dezake txapelketan, ezinbestekoa izanik bikotekide batek, bederen, 16 urte beteta izatea.

3. Dantza-bikote bakoitzak Euskal Herriko herri bakar bat ordezkatuko du. Ez litzateke arazorik sortuko udalerri berbera ordezkatuko duen bikote bat baino gehiago agertuko balitz.

4. Hamabi bikotek baino gehiagok izena emanez gero, finala aurretik kanporaketa saio berezia burutuko litzateke; urriaren 18an, arratsaldeko 19:30etan. Hamabi bikote sailkatuko lirateke kanporaketan. Horien artean herrialde guztiak ordezkaturik ez baleude, sailkatu ez den herrialdetako aurreneko bikotea ere finalean sartuko litzateke.

5. Bikoteak zenbatgarren postuan dantzatuko duten zehazteko, ordena-zozketa burutuko da aldez aurretik Gipuzkoako EDBn.

6. FANDANGOA txistuz ala albokaz dantzatzeko aukera izango dute bikoteek, ARIN-ARINA, aldiz, trikitiaz soilik.

7. Dantzariek euskal tradiziozko jantzia eramango dute soinean.

8. Dantza-sueltoan adituak diren bost pertsonek eta bi jantzi adituk osatuko dute epai-mahaia.

9. Epai-lan eta erabakiak GEDBko dantza-suelto batzordean ezarrita dauden irizpideetan oinarrituko dira eta bertako dantza solteko web-orrian kontsulta daitezke:

https://sites.google.com/view/dsueltoa2019/dokumentuak/txapelketen-araudia

10. Izenematea: (Izen-abizenak, telefonoa, helbidea, ordezkatzen duten herria, jantzien deskribapena, dantza eskola edo irakaslea, dantza munduan daramaten denbora eta Seguran zenbat aldiz parte hartu duten). Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrean eman behar dute izena, 943289848 telefonoan edota dsueltoa@gmail.com posta elektronikoan, oinarri hauekin zabaltzen den agiria betez eta bikote bakoitzak dantza jantzien deskribapena eginez. Apuntatzeko epea 2019ko IRAILAren 19an eguerdiko ordu biak aurretik. Xehetasun gehiagorako G.E.D.B. edo Segurako Udaletxera 943801006 telefonora deitu edo kultura@segura.eus helbidera zuzendu.

11. Txapelketan parte hartze berak oinarrion guztizko onespena adierazten du. Eta hauen inguruko zalantzarik sortuz gero lehiaketaren antolatzaileei, Segurako udalari alegia, begokio auzia ebaztea.

SARI NAGUSIAK:

1. SARIA: SEGURAKO UDALAREN SARI NAGUSIA:

- Aitor Ruiz De Eginoren eskultura. Sari hau bikote txapeldunak ordezkatzen duen udaletxera eramango da, eta bertan egongo da hurrengo txapelketa ospatu arte. Udalerri bat eskulturaren behin-betiko jabe egingo da bost urteren buruan herria ordezkatu duen bikote berak hiru aldiz irabaziko balu txapelketa.

- Txapela eta lepokoa

- 800 euro eta oroigarria

- Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak emandako trofeoa

- Lau bidaia: “Eroski Bidaiak”en eskutik

2. SARIA: 600 euro eta oroigarria.

3. SARIA: 500 euro eta oroigarria.


BESTE SARIAK:

- GUILLERMO AREIZAGA SARI BEREZIA (dantza txapelketaren sortzaile eta sustatzaile izan zenaren omenez): Lehendabiziko aldiz aurkezten diren bikoteen artean ongien sailkatu denari.

- JANTZIEN saria: 150 euro (Finalean bakarrik).

- HERRIKO BIKOTE ONENARI saria: oroigarria.

- LURRALDEETAKO BIKOTE ONENEI saria: lurralde bakoitzeko foru aldundiak emanda.

- Lehenengo hiru postuetan sartu ez direnentzat dieta: 200 euro bikote bakoitzari.

- Kanporaketan parte hartu eta Finalerako sailkatuak izan EZ diren bikoteentzat dieta: 100 euro bikote bakoitzari.

OHARRAK:

1. Dantza txapelketako nahiz jantzien sariketarako ekitaldietan parte hartzen duten bikoteek ANTOLATZAILEEN esku jartzen dituzte euren eskubideak, bai ekitaldion entzun ikusizko grabazioa egin ahal izateko eta baita grabazioen telebista emanaldi publikorako ere, emanaldi kopuruaren mugarik gabe, edozein telebista modurako (doaneko edo ordaindua, kodepetua edo gabea, programazio finko ala aukerakoduna, telebista digitala, eta abar.) eta zernahi emisio edo transmisio sistematarako (kablezko, satelitezko, uhin hertziarretakoa nahiz bideo elkar osagarrituz burututakoa). Eskubide hauen lagapena esklusibaz egiten da mundu osorako, hirugarren bati esklusibaz lagatzeko ahalmenarekin eta legeek aurreikusten duten denboraldi guztirako.

2. Finalerako sarrerak https://bibe.me webgunean salgai jarriko dira urriaren 1etik aurrera.

IZENA EMATEA:

1. Enara Arrizabalaga - Iker Sarasua AZPEITIA-AZKOITIA

2. Sara Chaves - Gorka Etxeandia GASTEIZ

3. Elaia Elorza - German Aranburu AZPEITIA

4. Maite Beobide - Mikel Subinas AZPEITIA

5. June Elorza - Eneko Sarasua AZPEITIA-AZKOITIA

6. Itziar Bastida - Anaitz Lizartza AZPEITIA

7. Laura Bastida - Ekain Uzkudun AZPEITIA

8. Idoia Narbaiza - Irati Olaizola LEGAZPI

9. Leire Eizmendi - Gorka Kerejeta ERREZIL-AZPEITIA

10. Nagore Kerejeta - Aner Kerejeta AZPEITIA

11. Larraitz Larrañaga - Amets Amubieta AZPEITIA

12. Katerin Artola - Iker Belintxon OIARTZUN-LEZO

13. Maider Arrieta - Jon Ander Iriondo AZPEITIA

14. Saioa Galarraga - Julen Murgiondo BERGARA

15. Ane Urruzola - Iker Sanz VILLABONA-LEZO

16. Gorka Granado - Irati Lopez SOPELA