DANIO RERIO
Dibulgazio zientifikoko proiektua, haur eta nerabeengan zientziarekiko interesa piztu nahi due. Baliabide nagusi gisa zebra-arraina erabiltzen du, oso erabilia baita ikerketa zientifikoan. Bere arrautzak gardenak dira eta enbrioiaren garapena mikroskopio optiko batekin jarraitzea ahalbidetzen du. Gainera zebra-arrainak bere bihotza erabat birsor dezake (bentrikuluaren % 20 anputatu ondoren ere) eta birsortzeko aparteko gaitasun horrek mundu osoko ikertzaileen arreta piztu du; birsortzeko mekanismo hori gizakientzako terapietan aplikatu ahal izango balitz irekiko liratekeen aukeren sortagatik
21-22 IKASTURTEA
Aurten Danio berriro etorri da Txingudira baina aurtengo helburua zebra-arrainen larbak haztea izango da.
Larbak bigarren eta seigarren asteen artean haziko dira, eskolan bideragarria den protokolo baten bidez. Asteburuetan elikatu behar dira etxera eramanez. Bideragarritasuna asko alda daiteke protokoloa betetzearen arabera eta horrek ikerketa interesgarriagoa bihurtuko du. Arnasketa-, iraizpen- eta nutrizio-funtzioak lantzen dira eta Matematikako eta fisikako irakasgaiak inplikatzen ditu.
3 mailako aniztasuneko ikasleak izan dira Danioren hazkuntzaz arduratu direnak eta elikatzeko asteburuetan etxera eraman dituztenak. Ondoren abentura honen irudi batzuk eta jasotako datuen emaitzak.
20-21 IKASTURTEA
Danio eskolara etorri da bisitan eta aniztasun taldekoek berarekin egon dira aste batez. Arduraz zaindi dituzte eta arrautzen garapena bizitu dute larba egoera lortu arte. Prozesu horrean tenperaturaren garrantziaz ohartu dira.
Arrautzak larba bihurtzean elikatu behar direnez, gure ikasleek artemia erabili dute elikagai bezala.
Lanarekin amaitzean danioren kongresuan poster batekin parte hartu dute