4.DBH

ZIENTZIA APLIKATUEN BIOELEMENTUEN DOMINOA

EHU eta Kimika Fakultateak antolatutako elementu Kimikoen Taula Periodikoari buruzko Proiektu-lehiaketan (STEAM) parte hartu dute zientzia aplikatuetako ikasleak.

Aurten ehun eta berrogeita hamar urte betetzen dira Dimitri I. Mendeleiev errusiar zientzialariak Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren proposamena osatu zuela. Hori dela eta, 2019 urtea Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea da. Hori ospatzeko ekimen asko antolatu dira munduan zehar. Ospakizunen harira, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateak eta Gipuzkoako Berritzeguneek, elkarlanean, proiektu-lehiaketa (STEAM) proposatu zuten, unibertsitateaz kanpoko ikasleentzat. Alde batetik, Taula Periodikoaren eta, bestetik, Kimikak Garapen Jasangarrian duen funtsezko paperaren garrantziaz ohartzeko, besteak beste, osasunari, energiari eta elikadurari lotutako erronka globalei irtenbideak emateko orduan.

Txingudiko 4. mailako ikasle talde batek partehartu du eta bi ikasgaietan aurrera eraman dute: Aplikatutako Zientziak eta Teknologian. Honetan oinarritu dira lana aurrera eramateko: Gaur eguneko gazteek bideojokoetara soilik jokatzen dira eta hain garrantzitsuak diren mahai jokoak guztiz baztertuak dituzte. Horregatik, mundu mailan hain ezaguna den domino jokoa gazte askok ezagutzen ez dutenez domino bat egin eta jokatzen ikasi dute. Donostian, azaroan ospatu zen Zientzia Astean proiektua erakusteko aukera eman ziguten eta Kimika fakultatean, abenduaren 4ean, aurkeztu genuen proiektua.

Laugarren mailako ikasleek plastikan STEAM Webgunerako logoen diseinua egin dute.

Webgune bat egin dute taldeka STEAM eta Agenda 21-eko gaia konbinatuz.

ikasleen_lanak.pdf
DBH4_3arazo_egoera_STEAM.pptx

STEAM taldeak aukeraturiko logoa ondorengoa izan da:

STEAM_telmo.pdf