20-21 ikasturtea

ROBOTIKA ETA EMAKUME ZIENTZIALARIAK

2021eko 11F eguna ospatzeko robotikako neskak bi ekintza prestatu dituzte; pianoa eta bongoa. Aldarrikapen eguna izateaz gain beste ikaslei robotikako tailerrean egindako lana erakutsi diete.

IMG_0097.MOV

BIOELEMENTUEN DOMINOA

Aurten ehun eta berrogeita hamar urte betetzen dira Dimitri I. Mendeleiev errusiar zientzialariak Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren proposamena osatu zuela. Hori dela eta, 2019 urtea Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea da. Hori ospatzeko ekimen asko antolatu dira munduan zehar. Ospakizunen harira, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateak eta Gipuzkoako Berritzeguneek, elkarlanean, proiektu-lehiaketa (STEAM) proposatu zuten, unibertsitateaz kanpoko ikasleentzat. Alde batetik, Taula Periodikoaren eta, bestetik, Kimikak Garapen Jasangarrian duen funtsezko paperaren garrantziaz ohartzeko, besteak beste, osasunari, energiari eta elikadurari lotutako erronka globalei irtenbideak emateko orduan.

Txingudiko 4. mailako ikasle talde batek partehartu du eta bi ikasgaietan aurrera eraman dute: Aplikatutako Zientziak eta Teknologian.

Honetan oinarritu dira lana aurrera eramateko: Gaur eguneko gazteek bideojokoetara soilik jokatzen dira eta hain garrantzitsuak diren mahai jokoak guztiz baztertuak dituzte. Horregatik, mundu mailan hain ezaguna den domino jokoa gazte askok ezagutzen ez dutenez domino bat egin eta jokatzen ikasi dute.

Donostian, azaroan ospatu zen Zientzia Astean proiektua erakusteko aukera eman ziguten eta Kimika fakultatean, abenduaren 4ean, aurkeztu genuen proiektua.

bioelementuen dominoa2.pptx
DOMINO OSOA OSATZEKO.docx
IMG_3979.MOV

ELIKADURA JASANGARRIA

2DBHko ikasleek Google Forms erabiliz, A21eko inkestak egingo dituzte taldeka, ondoren ikasle guztiei bideratuko zaizkie.

Egindako inkesta zenbat pertsona gosaltzen duten jakiteko izan da eta ondorioa kezkagarria izan da, portzentu handiak ez baitu gosaltzen.

Plastikako irakasleek egindakoa:

  • Barazki handiak zintzilik Gabonak inguruan

  • Mural bat paretan