ALBISTEAK

EMAKUME ZIENTZIALARIAK

EMAKUME ETA NESKAK ZIENTZIAN NAZIOARTEKO EGUNA, OTSAILAK 11

22-23 IKASTURTEA

TRAINING CARAVAN IKERTZAILEAK GELAN elimenean partu hartu dute 4DBH ikasleek. Gurera aldaketa klimatikoaren hitzaldia ematera Ruben Serrano Zulueta etorri da. Oso ekitaldi interesgarria izan da eta ikasleek gaiaren inguruan lanean dabilen ikertzaile batekin egoteko aukera izan dute.

Mundua aldatzen dauden emakumeak.pdf
Mundua aldatu zuten emakumeak.pdf

2023ko Otsailak 11 ospatzeko hainbat ekitaldi eta ekintza antolatu ditugu eskolan. Emakumeak zientzian antolatutako ekitaldietan 3DBH eta 4 DBHko laborategi tekniketako ikasleek parte hartu dute.

María Ercibengoa Arana doktorea (Irun 1977) Biologian lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (2001) eta Mikrobiologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (2010). 2003ko ekainaz geroztik, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia Sailean ikerketari laguntzeko teknikari gisa dihardu.

Ercibengoa Arana doktoreak gizakiengan infekzioak eragiten dituen Nocardia bakterio hiru espezie berri aurkitu ditu: Nocardia donostiensis, Nocardia barduliensis eta Nocardia gipuzkoensis.

NOCARDIA DONOSTIENSIS

21-22 IKASTURTEA

2022ko Otsailak 11 ospatzeko hainbat ekitaldi eta ekintza antolatu ditugu eskolan. Emakume zientzialarien taula periodikoa egin dute 3DBHko ikasleek, scaperoom bat prestatu dute 4DBH steam tailerreko ikasleek eta amaitzeko hitzaldi bat antolatu dugu eskolan; ikasle ohia den emakume zientzialaria, Iune Dorronsoro, etorri da bere lanari buruz berri ematera: NON HASTEN DA ITSASOA?

20-21 IKASTURTEA

2021eko otsailak 11 ospatzeko robotikako 3DBHko ikasleek proiektu pare bat prestatu dituzte; bongoak eta pianoa eraiki dituzte.

STEAM_proiektugintza.pdf
STEM_profesionalak.pdf
STEAM_hezkuntza_STEM_profesioak.pdf

Ingurumena zaintzeko konpromisoa hartu du txingudi ikastolako ikasle talde batek

BIOELEMENTUEN DOMINOA

Aurten ehun eta berrogeita hamar urte betetzen dira Dimitri I. Mendeleiev errusiar zientzialariak Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren proposamena osatu zuela. Hori dela eta, 2019 urtea Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea da. Hori ospatzeko ekimen asko antolatu dira munduan zehar. Ospakizunen harira, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateak eta Gipuzkoako Berritzeguneek, elkarlanean, proiektu-lehiaketa (STEAM) proposatu zuten, unibertsitateaz kanpoko ikasleentzat. Alde batetik, Taula Periodikoaren eta, bestetik, Kimikak Garapen Jasangarrian duen funtsezko paperaren garrantziaz ohartzeko, besteak beste, osasunari, energiari eta elikadurari lotutako erronka globalei irtenbideak emateko orduan. 

INSPIRA STEAM 

Inspira STEAM proiektu aitzindaria da, nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Lehenengoz erabili da taldeko aholkularitza teknika lehen hezkuntzako ikasleen artean, STEAMak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean.