VI. KRISTALIZAZIO LEHIAKETA
Lehiaketa honen helburua, DBH-ko eta Batxilergoko ikasleak, Kristalografia Geologiaren adar bateko zientzia-jarduerara hurbiltzea da, kristalen edertasuna eta erakargarritasuna baliatuz eta hauek mineralen hazkundearekin duten antzekotasuna aprobetxatuz.
Covid19aren pandemiaren ondorioz azken bi urteetan lehiaketa ospatu gabe egon ondoren aurten VI. lehiketa egin da eta Txingudik bertan parte hartu du. 4. mailako "Laborategi Teknikak" ikasgaiko ikasleek UPV/EHUk antolatutako "Kristalizazio Lehiaketa"n parte hartu dute beste 31 ikastetxeekin batera eta 6. gelditu dira zurtagiria eta detaile bat jasoz. Gabonetatik ekainera Fisika-Kimikako laborategian substantzia ezberdinekin kristalak egiten egon dira eta azkenean bideo bat egin dute ikasleek egindakoa azalduz.
Ondoren jasotako saria eta egindako lanaren lagin batzuk:
ADIBIDEA: Kristalen edertasunarekiko eta misterioarekiko lilura : III KRISTALIZAZIO LEHIAKETA
STEAM TAILERRA eta ESTAZIO METEREOLOGIKOA
2021-22 ikasturtean Steam tailerra eskeini da eta beraiek dira estazio meteorologikoa egiten ari direnak.
Estazio meteorologiko bat, denbora errealean aldagai meteorologikoak jasotzeaz arduratzen den gailu bat da. Datu hauek, gero iragarpen meteorologikoak egiteko erabiltzen dira edo klimaren azterketa egiteko.
Kontutan izanda eguraldiak gure bizitzan duen eragina, eta meteorologian teknologiaren aurrerakuntzak eskaintzen dituen aukerak, egunean zeharreko eguraldiari buruzko informazio zehatza erraz eskuragarri izatea garrantzitsua dela argi dago.
Estazioa Arduinon oinarrituko da. Alde batetik, estazio honek, gailuan bertan muntatuko diren hainbat sentsore ezberdin erabiliko ditu, esaterako euri-sentsorea, tenperatura sentsorea,… atmosferako magnitude ezberdinei buruzko informazioa denbora errealean eskuratzeko eta eskaintzeko. Bestetik, airearen kalitatea nolakoa izango den jakiteko aukera izango du. Horrez gain, dispositiboak haririk gabeko konexioa izango du, sentsoreen bidez neurtzen diren magnitudeak bluetooth teknologia erabiliz Smartphone baten pantailan ere bistaratu ahal izateko.
ESTAZIO METEREOLOGIKOAREN KUTXA ERAIKITZEN
“3D Inpresioa” ikasgaiko ikasleek estazio metereoligikoa joando den kutxa diseinatu eta ondoren inprimatu dute. Horretarako,
Freecad ingurune grafikoa aurkeztu eta bere ahalmena ezagutu dute. Ondoren, oinarrizko formen sorkuntza (kuboa, zilindroa; konoa,...) ikusi dute amaieran hainbat gauzen artean ordenagailuz piezak marraztu ondoren inprimatzeko.
Lortutako emaitza ondorengoa izan da:
ESTAZIO METEREOLOGIKOA ERAIKITZEN
Maiatzak 13an estazioa kokatu dugu eta datuak jasotzen hasi gara. Orain datuen azterkertak esango digu ondo funtzionatzen duen ala ez eta zuzenketak egin behar ditugun
Lehen orduetako emaitzak:
2022ko emakume zientzialarien egunean, otsailak 11, scape room bat ere prestatu dute STEAM tailerreko ikasleak.
FISIKA-KIMIKA: EMAKUME ZIENTZIALARIEN TAULA PERIODIKOA
2022ko emakume zientzialarien eguna ospatzeko 3DBHko ikasleek emakume zientzialarien taula periodikoa egin dute.
Kafe kapsuletako kutxak berrerabiliz zientzialarien eta elementuen informazioa bildu dute. Ikasleak fisika-kimikako irakasgaian lan egiteaz gain, plastikako irakasgaian, eta teknologiako irakasgaian ere aritu dira. Egurrezko taillerreko ikasleen laguntza ere jaso dute. Azkenean taula egin ahal izateko, informazioa bilatu ondoren, kutxetan informazioa jarri dute eta kutxak forratu dituzte. Kutxak prest zeudenean, egurrezko soportea egin dute eta kutxak bertan kokatu dituzte.
Ikasle bakoitzari zientzialari bat esleitu zitzaion eta ikasle bakoitzak kutxa bat eraiki zuen emandako plantilla bat eta jarraibideak erabiliz.