Neikerreko kidea den Aitor Cevidanesek erronka bat aurkeztu die EUSen parte diren eskolei: UrmaEltxo
Putzuetan eltxoen laginketak egin eta hauen metamorfosia aztertzera, eltxoak baitira askotan gure urmaeletako lehen kolonizatzaileak.
Laginketa horiek egiteko jarraitu beharreko prozedura, eltxoen inguruko informazioa eta beste gauza interesgarri asko ondorengo dokumentuan ikus dezakezue eta laginketen datuak jasotzeko fitxa ereduarekin ere.
1DBHko natura tailerreko ikasleak aritu dira laginak hartzen eta prozesuaren jarraipena egiten.
Ikasleek ere era berean zapapuru arrautzak ikertzen ari dira eta hazkunde prozesuaren jarraipena egiten: hazkundea, heriotza tasa,...