ESTAZIO METEREOLOGIKOA

22-23 ikasturtean iaz egindako estazioa martxan jarri dugu eta bertan jasotako datuen analisia egin dugu. 

Monitorizazioa, hau da, datuak jasotzeko erabili dugun programa adafruit izan da eta hasieran gure intentzioa tenperatura, hezetasuna, soinua, karbono dioxidoa eta argia parametroak neurtzea izan zen. Hala ere, azkenean bakarrik tenperatura eta hezetasuna neurtu ditugu. Besteekin arazoak izan ditugu eta datorren urteari begira arazo horiei konponbidea biletzen saiatuko gara, estazioa ahalik eta neurri gehineak har ditzan.

https://io.adafruit.com/txingudisteam/feeds

 3D inpresio tailerrekoek bi kutxa egin zituzten eta aurtengo ikasturtean horietako bat erabili dugu. 

Estazioak emandako datuekin eta arazoekin hobekuntzak proposatuko ditugu eta datorren urtean saiatuko gara horiei erantzuna ematen. 

Kurtsoa hasi eta estazioa martxan jarri dugunean lehen arazoa topatu dugu. Konturatu gara 24 orduz datuak jasotzeko planteatu genuela eta bateria ez dela nahikoa. Ondorioz datuen jasoketaren maiztasuna berprogramatu dugu egunean datu gutxiago jaso ditzan eta bestetik baloratuko dugu eguzki plaka txiki batzuk jarriko ditugu datorren ikasturtean edo bi bateriekin lan egingo dugun.

Aipatu behar da aurten gure estazioarekin batera smartcitizen kit-a jarri behar genuela jasotako datuak berresteko eta eskolako puntu desberdinetan laginketa egiteko. Baina osagai elektronikoetako munduko hornikuntza-katearen arazoak Smart Citizen Hardware fabrikazioan atzerapen luzeak sortu zituen eta stock gabe geratu ziren. Azkenean ikusita ez zitzaigula eskariaren bermatzen martxoan bertan behera uztea erabaki genuen eta eskaria baliogabetzea.

Estazioa martxan egon da datuak jasotzen eta bateria aldatzeko garaian estazioaren egoera aztertu dugu faktore klimatologikoek nola eragiten dioten ikusteko.  Ikusitakoa:

Datuekin analisi desberdinak egin ditugu: