Sakontzeko

Mailaren eta sakontzeko asmoaren arabera, gaia zabaldu egin dezakegu. Alde batetik, ikasleek Gerra Zibilaren eta Frankismoaren inguruko informazio gehiago behar edo eskatzen badute, hemen behean dituzue helburu horretarako baliabide ezberdinak, esaterako Euskal Herriaren historia modu erraz eta erakargarrian azaltzen duen Lur eta Amets liburua. Bestalde, gaia bera zabaldu egin daiteke, eta gaur egun munduan ditugun giza-migrazio ezberdinen inguruan hitz egin eta hausnartu dezakegu ikasleekin: munduan eraikita dauden edo eraikitzen ari diren harresiak, gerrak, errefuxiatu kanpamenduak, Zaporeak proiektua, Harrera sarea, Ongi Etorri errefuxiatuak...

Haur erbesteratuak

Kattin Txikiren web-orrian haur erbesteratuen inguruko informazio xeheagoa jaso dezakezu.

Gerrako umeak Wikipedian

Wikipedian gai honen inguruan informazio eta lotura ugari topa ditzakezue.

LH5 eta LH6ko ikasleentzat sortutako unitate didaktikoa

Lur eta amets

Gerra Zibilari eta Frankismoari buruzko informazio gehiago beharko bazenute, Lur eta Amets aukera egokia izan daiteke, hain zuzen ere, garai hori modu oso sinplean azaltzeko aukera ematen baitu liburu honek. Beraz, erabilgarria izan daiteke LHko zein DBHko lehenengo zikloetako ikasleentzat.

Amonaren kea

Lau lehengusuak igandero elkartzen dira amonaren etxean. Amonarenean beti dario tximiniari kea; bilobentzat kremazko eta marrubizko hostopila labetzen duen seinale.Egun horren irrikaz izaten dira beti gaztetxoak. Jakin badakitelako musu baten trukean amonak emanen diela pezeta apurrekin sari bana. Hartara, egun batean, hostopilaren errezeta erakusteaz gainera, amonak etxeko sukaldean urtetan gordeta izan den beste sekretu baten berri ematen die. Hots, noiz eta nola hil zen aitona. 1936ko gerran, alegia.Azken buruan, sekretuak ezin dira betirako ezkutatu. Sekretuaren jabearen baimena dagoenean, sekretuak lau haizetara kontatu ahal direlako. Oroitzapenetik oroitzapenera, sekretutik sekretura, gazitik gozora, bihotzetik memoriari egin nahi duen album ilustratua da "Amonarenean kea".

Bidaia

Album honek tragediatik eta anabasatik ihes egin duen familia baten gorabeherak islatzen ditu fintasun paregabearekin. Francesca Sanna ilustratzaileak modu sotil baina sendoan gogorarazten digu soilik borondatearen indarrak eta itxaropenak bultzatuko gaituztela aurrera ezbehar latzenetan.

Palmir

Batzuetan, ausardia abiatzea da. Bidean...

Migrazioari eta errefuxiatuei buruzko kontakizun eder bezain hunkigarria.

Ane Irazabalek eta Cosimo Caridik egindako dokumentala, gerra atzean utzi eta Europara babes bila ihes egin duten 4 haurren istorioak.

Harrera sareak