Pottoko

Zer iruditu zaizu Pello Añorgak eta Jokin Mitxelenak eginiko Pottoko ipuina? Ilustratzaile oiartzuarraren lehen lanetako bat izan omen ziren liburu honetarako egindako marrazkiak! Jarraian saia zaitezte guztien artean istorioari buruzko galdera hauek erantzuten.


  • Jakingo al zenukete labur-labur azaltzen istorioan gertatu dena?

  • Zer da bonbardaketa bat?

  • Nola uste duzu sentitzen dela Pottoko hegazkinak bere gainetik pasatzen ikusten dituenean?

  • Euskal Herrian inoiz gertatu da horrelakorik? Inoiz egon da gerrarik hemen?