Omenaldia

Omenaldia

2021eko otsailaren 13an Oiartzungo udalak omenaldia egin zien gerran erbesteratu zituzten garai hartako haurrei. Ia 85 urte pasatu dira ordutik, baina, hala ere, benetan hunkituta jaso zuten protagonistek alkateak egindako aitortza. Zoritxarrez, horietako bakarra bertaratu ahal izan zen udaletxera: Nikolax. Maria Luisa grabazioak egin eta dokumentala aurkeztu bitartean hil zen, Maritxuren osasun egoerak okerrera egin zuen, eta Maria eta Manoli Covid-19 zela-eta ezin izan ziren etorri.

  • Zergatik uste duzu egin behar direla horrelako ekitaldiak hainbeste urte pasatu badira ere?

  • Zer dela-eta hunkitzen dira omendu zituzten herritar horiek?

  • Zer-nolako garrantzia du protagonista hauen lekukotzat dokumental batean jasotzeak?

  • Zertarako grabatzen dira lekukotza hauek?


(Ariketa honen helburua justizia, erreparazioa eta aitortzaren inguruan eztabaidatzea izango litzateke, betiere lanketa egiten ari diren haurren adina kontuan hartuta, kontzeptu hauei buruz beste modu batera hitz egin genezake hausnarketarako galdera hauek proposatuta. )