Dokumentala

Oiartzungo haur erbesteratuak

Oiartzunen ere gerrako haur izan ziren bost herritarren testigantzak jasoak ditugu: Maritxu, Nikolax, Maria Luisa, Manoli eta Maria. Frantzia eta Ingalaterrara eraman zituzten eta bertako familiak edo harrera taldeko kideek jaso zituzten bi edo hiru urtez. Euskal Herritik irten orduko, atsekabeak, egoera berri bati aurre egiteko beldurrak eta sentimenduz beteriko une goibelak bizi izan zituzten. Atzerriko hizkuntza ikasi, eta bertako bizitzara egokitu zirenerako, atzera sorterrira itzuli zituzten; eta berriro ere urradurak. Maitasuna eskaini zieten familia edo pertsona haiek ere utzi beharrean izan ziren. Zer aurkituko ote zuten etxerako bueltan?