Aldizka berrikusiz, taldeak autoerregulatzen joango dira, talde gisa hobeto funtzionatuko dute eta kideek pixkanaka, taldean lan egiten ikasiko dute.
Hasieran xumeagoa izan daiteke eta pixkanaka, gero eta konplexuagoak bilakatu daiteke.
Behin ekintza plana zehaztuta eta aurreikusitako ekintzak aurrera eraman ondoren, helburuen betetze-mailaren ebaluazioa egin behar da. Prozesuaren jarraipenaren eta emaitzen ebaluazioren bidez, neurri zuzentzaileak har daitezke aurreikusitako plangintza egokitzeko, lan-taldearen funtzionamendua hobetzeko eta helburuen betetze-mailaren ebidentziak izateko. Hau guztia egiteko, hausnarketa da abiapuntua. Honetarako, hausnarketa-uneak eta maiztasuna zehaztu behar ditugu; talde-planaren denboraldia, talde-planaren tarteko balorazioak egiteko uneak eta talde-planaren azken balorazioa egiteko unea.
Gure ikasleek, ikasketa edo gaitasun horri benetan duen garrantzia ematea nahi badugu, egiten dituzten lorpenak ebaluatu behar ditugu: pixkanaka-pixkanaka taldean lan egiten ikasten ari direla egiaztatu eta frogatu behar dugu (hau da, jasota utzi behar dugu).
Alderdi positiboak zein negatiboak nabarmendu behar dira, eta talde osoari erreparatu behar zaio, baita taldeko kide bakoitzari ere. Irakasleak azpimarratu eta indartu egingo ditu alderdi positiboak. Hala, pixkanaka, taldearen funtzionamendua hobetzeko taldeko zenbait helburu eta konpromiso pertsonal zehaztuko dira, denbora-tarte berri baterako taldearen bigarren planean. Helburuak finkatzea irakaslearen ardura bada ere, gomendagarria da ikasleen onespena edukitzea.
Planaren indarraldia bukaeran, talde-Planeko azken balorazioa egin behar da. Tarteko balorazio guztiak aintzat hartuta egingo da. Horretarako, nahikoa da Tarteko Balorazioa txantiloiari izena aldatzea, Azken Balorazioa izena emanez.
Azken balorazioa bukatzeko, bi galdera hauei erantzun behar zaie:
Zer egiten dugu bereziki ondo?
Zer hobetu behar dugu?
Txantiloiak
Errubrika
Ebaluazioaren triangulazioa:
Nork bere buruaren jokaeraz egiten duen hausnarketa/ebaluazioa autorregulaziorako (AUTO).
Taldekideek euren artean egiten duten hausnarketa/koebaluazioa korregulaziorako (KO).
Irakasleak egiten duena, behaketan oinarrituta, heteroebaluaziorako (HET).