Oinarrizko taldearen funtzionamendua kudeatzeko eta hobetzeko tresna da. Taldeak aldatzen direnean, berritu behar dira.
Taldearen koadernoa portafolio antzekoa da. Taldeari nortasuna eta kohesioa ematen dio. Bertan, taldeek haien «nortasun ikurrak» eta haien «historiala» idatziko dute (taldearen izena, kideak, Taldeko planak, «saioen egunerokoa», aldizkako berrikuspenak…). Elkar ezagutzarako egindako dinamiken ondorioak ere erantsi daitezke, adibidez diana dinamika, kideen zaletasunak ezagutzeko.
Portafolio bezala erabiliz gero, taldearen lan esanguratsuak, jardueretan egindako argazkiak, idatzizkoak ez diren ekoizpenen argazkiak... bildu daitezke.
Talde koadernoak, talde planak eta hauen balorazioak biltzen ditu.
Iraupena: Taldearen koadernoak, taldekatzearen iraupena du. Ikastetxe gehienetan hiruhileko bat.