Talde bateko kideek oso argi izan behar dute zerk elkartzen dituen, zer helburu komun lortu nahi duten eta kide guztien esfortzua batuta, helburuak azkarrago lortuko dituztela.
Helburuak maiz gogoratuz eta denek elkarrekin errazago lortuko dituztela ohartaraziz.
Ikasgela osoko ikasleen artean proiektu komunak gauzatuz, talde bakoitzaren ekarpenekin.
Lortutako arrakastak elkarrekin ospatuz –taldean eta ikasgela osoan–.
Ikasleak taldeka lanean hastearekin batera, arazoak eta gatazkak azaleratzen dira: parte-hartze desorekatua, zarata, ados ez jartzea, komunikazio-gabeziak etab. Ez da harritzekoa; izan ere, elkarreragina praktikara eramaten denean, esaerak diona azaleratzen da: zenbat buru hainbat aburu.
Taldearen funtzionamendua autoerregulatzen lagundu aurkitzen dituzten zailtasunak gainditzeko.
Hobeto egin dezaketena identifikatzen lagundu.
Taldearen funtzionamendua hobetzeko modua bilatzen lagundu.
Taldeko arauak ezarriz: Talde-lanean arazoak edo zailtasunak agertzen diren heinean, taldearen funtzionamendua hobetzeko arauak ezarri behar dira.
Taldekideen rolak eta horien funtzioak banatu: Taldearen barruan arau horiek betearazteko ardura duen kidea zehaztu behar da. Pixkanaka, talde bateko kide guztiek bete beharreko funtzioren bat izan behar du taldearen barruan, erantzukizun jakin bat. Gomendagarria da ikasle guztiek, ikasturtean zehar, kargu guztiak betetzea.