KOOPERATUZ IKASI
KOOPERATUZ IKASI
Talde-giroa txukuna izanda ere, ikasleak ez dira berez lankidetzan hasiko lanean, besterik gabe, “entrenamendua” behar dute; “taldean egizue lan”, “elkarri lagundu behar diozue”, “gainerako kideak aintzakotzat hartu” eta horrelakoak esatea ez da nahikoa.
Egiturak pixkanaka gero eta gehiago erabiliz, ikasleek elkarrekin ikasi eta elkarri ikasten laguntzen ikasiko dute.
Benetako kooperazioak bi baldintza bete behar ditu:
Parte hartze ekitatiboa. Hori bermatzeko, taldeko kide guztiek hartu behar dute parte.
Aldibereko elkarreragina, hau da,ikasten ari diren ikasleen arteko elkarreragina. Talde handian elkarreragin txikiagoa ematen da talde txikian baino.