Lurreko materialak: hidrosfera

Edukiak– Ura Lurrean, egoera likidoan, solidoan eta gas-egoeran: ugaritasuna eta propietateak.– Uraren propietateen azterketa esperimentala.– Uraren garrantzia kliman, paisaiaren konfigurazioan eta izaki bizidunengan.– Uraren zikloa Lurrean, eta Eguzkiarekin duen harremana, energia-iturri gisa.– Ur geza, baliabide mugatua: Lurreko ur gezaren erreserbak eta ur hori zaintzearen eta neurriz erabiltzearen garrantzia.– Uraren kutsadura, arazketa eta zaintza. Ura eta osasuna. Airearen eta uraren kutsadura eta arazketa zenbatekoa den jakiteko teknika errazak.Eduki komunak

Uraren propietateak

Uraren zikloa

Uraren energia

Uraren kontsumoa

Uraren kutsadura

Bizkaiako Foru Aldundiko animazioak

Ozeanoak

Ikas-Unitateak

Beste proposamen didaktikoak

Bideoak

Uraren zikloa: Zientzia.net

Uraren zikloa.

Ebaluazio-irizpideak

6. Uraren propietateen ezagueratik abiatuta, urak naturan duen zikloa azaltzea, bai eta urak izaki bizidunengan duen garrantzia ere. Horrez gainera, gizakiok gure jardueretan ura erabiltzeak sortzen dituen ondorioak kontuan hartzea.

6.1. Ea egiten dituen esperimentu errazak taldean, uraren propietateak aztertzeko.

6.2. Ea parte hartzen duen taldean egiten dituen lanen plangintza egiten, ea bere gain hartzen duen lana eta adostutako epeak betetzen dituen.

6.3. Ea egiten eta interpretatzen dituen uraren zikloari buruzko diagramak eta eskemak, hainbat motatako informazio-iturriak eta euskarriak erabiliz.

6.4. Ea ezagutzen dituen gizakiok ur gezaren kudeaketan eta uraren kutsaduran sortu ditugun arazoak.

6.5. Ea deskribatzen dituen uraren kudeaketa iraunkorra egiteko jokaerak, eta, kontsumoa murrizteko eta ura berrerabiltzeko, ea nabarmentzen dituen ekintza pertsonalak.

6.6. Ea argi, ordenan eta zehatz ematen dituen azal-penak ahoz, bai eta txosten idatzietan ere.