Ebaluazio-irizpideak
4.Fenomeno elektrikoak sortzea eta interpretatzea. Horretarako, esperimentu errazak egiten ditu, eta elektrizitateak eguneroko bizitzan duen garrantzia balioesten du.
- 4.1. Ea egiten dituen taldean elektrostatikari eta korronte elektrikoari buruzko esperimentu errazak.
- 4.2. Ea hartzen duen parte lanen plangintza egiten; ea bere gain hartzen duen agindutako lana, eta ea onartzen dituen taldean hartutako erabakiak.
- 4.3. Ea ematen dituen hipotesiak, eta ea kualitatiboki azaltzen dituen saiakuntza horiek, karga elektrikoaren kontzeptuaren bitartez.
- 4.4. Ea diseinatzen eta egiten dituen tresna soilak; besteak beste, pendulu elektrostatikoa eta elektroskopioa.
- 4.5. Ea justifkatzen duen elektrizitateak eguneroko bizitzan duen garrantzia.
- 4.6. Ea dakien elektrizitateak zer arrisku dituen, eta ea errespetatzen dituen laborategiko segurtasun-arauak.