Edukiak
Problemen ebazpena.
Problemak ebaztea.
– Problemak ebazteko metodo orokorrak (Polya, Miguel de Guzmán).
– Problemak ebazteko heuristiko ohikoenak: proba/errorea, problema errazago bat ebaztea, problema bera
problema txikiagotan zatitzea, problema berriz formulatzea, taulak erabiltzea, zenbaketa zehatza, diagramak
edo marrazkiak.
– Zenbakizko jarraibideekin, jarraibide alfanumerikoekin edo geometrikoekin zerikusia duten problemak
ebaztea.
– Problemak ebazteko erabilitako prozesua ahoz azaltzea.
– Prozesuaren arrazoibidea eta emaitzak egiaztatzea.
– Datuak aldatuko balira, gerta litezkeen aldaketei buruz barruntatzen duena formulatzea.
– Zenbakiei, neurriei, geometriari, zoriari eta abarri buruzko matematika-ikerketa errazak. Informazio- eta komunikazio-teknologiak
– Kalkulagailuak eta ordenagailuak (matematika-laguntzaileak): erabiltzeko jarraibideak. Horiek nola erabili
zenbakizko kalkuluak, kalkuluak eta estatistika-grafikoak egitea beharrezkoa duten problemak ebazteko,
baita irudi geometrikoak eta grafiko errazak marraztea dakartenak ebazteko ere.
– Kalkulagailuak, buruzko kalkulua, zehatza eta gutxi gorabeherakoa lortzeko estrategiak gauzatzeko.
Jarrerak
– Usteak proposatzeko, galderei erantzuteko eta problemak ebazteko ardura izatea, eta, horretarako, nork
bere ahalmenetan konfiantza izatea.
– Talde-lanaren garrantzia aintzat hartzea, problemak ebaztean ideiak iradokitzeko eta ideiei kontra egiteko
oinarrizko elementu gisa.
– Problemen soluzioa bilatzen saiatua eta malgua izatea; erabilitako prozesua eta lortutako emaitzak txukun
eta argi aurkezteko ardura izatea.
– Eguneroko bizitzako egoerei aurre egiteko matematikak garrantzi handia duela jakitea eta balioestea;
eta zenbait gizarte-arazo aztertzea, problemaren berareneta ondorioen aurrean jarrera kritikoa izanda.
Programak
Aplikazio interesgarriak
Baliabideak (edukien arabera antolatuta)
ZENBAKIAK:
BERRETURAK:
ZATIKIAK:
PROPORTZIONALTASUNA:
EHUNEKOAK:
HIZKUNTZA ALGEBRAIKOA:
Web orriak
Bideoak
Problemen ebazpena
Jokoak
Proiektuak
Ebaluazio irizpideak
1. Zenbaki arruntak, osoak, zatikiak eta hamartar sinpleak erabilita kalkuluak egitea, horien propietate garrantzitsuenak erabilita eta erantzun zehatza edo gutxi gorabeherakoa behar den erabakita; horretarako, kalkulu mota egokiena segurtasunez aplikatzea (buruzkoa, algoritmoa erabiliz, kalkulagailua erabiliz).
1.1. Ea bereizten dituen zenbaki motak: arruntak, osoak eta zatikiak.
1.2. Ea, zenbaki horiek erabilita, zuzen egiten dituen kalkuluak, bai buruz (algoritmoa erabiliz), bai kalkulagailuz.
1.3. Ea gai den lotzeko zatikiak eta horietako bakoitzari dagokion zenbaki hamartarra, eta baita alderantziz ere.
1.4. Ea behar bezala egiten dituen estimazioak, eta ea erabakitzen duen lortutako emaitzak arrazoizkoak diren ala ez.
1.5. Ea behar bezala aplikatzen dituen zenbakien propietateak, eragiketen hierarkia eta parentesien erabilera-arauak kalkulu errazetan.
1.6. Ea zuzen identifikatzen dituen zenbaki motak eta behar bezala erabiltzen dituen informazio kuantitatiboa adierazteko eta interpretatzeko.
2. Zenbaki osoak, hamartarrak eta zatikiak erabilita lau eragiketak egin beharreko problemak ebaztea, kalkuluak egiteko baliabiderik egokiena erabilita, eta emaitza testuinguruari egokitzen zaion balioetsita.
2.1. Ea, irakurrita, ulertzen dituen problemen enuntziatuak.
2.2. Ea antzematen duen zein diren datuak eta zein elementu ezezagunak problemaren enuntziatuan.
2.3. Ea behar bezala eta ziurtasunez egiten dituen problema ebazteko beharrezkoak diren kalkuluak, eta, horretarako, ea baliabiderik egokiena aukeratzen duen.
2.4. Ea zuzen interpretatzen dituen lortutako emaitzak eta ea egiaztatzen duen emaitza.
2.5. Ea argi azaltzen duen problema ebazteko erabili duen prozesua.
2.6. Ea hausnarketarik egiten duen erabilitako prozesuari buruz, eta ea aplikatzen duen ikasitakoa beste problema batzuk ebazteko.
3. Zenbaki multzoetan erregulartasunak, joerak eta erlazioak identifikatzea eta horiek deskribatzea, letrak erabilita kopuruak adierazteko, zenbaki-segiden laburpen gisa adierazpen aljebraikoak lortzeko, baita formula errazeko zenbakizko balioa lortzeko ere.
3.1. Ea kalkulatzen duen formula baten zenbakizko balioa.
3.2. Ea erabiltzen dituen argudio logiko zuzenak, ondorioak ateratzeko.
3.3. Ea antolatzen eta ordenatzen dituen lortutako emaitzak.
3.4. Ea hautematen dituen zenbaki multzo batek izan ditzakeen erregulartasunak.
3.5. Ea gai den hauteman duen erregulartasuna ahoz edo formula aljebraikoa erabiliz adierazteko.