Ebaluazio-irizpideak
1.Materiaren aldaketak antzematea, materiaren izaera ezagututa. Zehazki, gorputzen posizio-aldaketak deskribatzea eta interpretatzea, kontzeptu zientifiko egokiak erabiliz
- Ea bereizten dituen eguneroko bizi-ekintzetan egoten diren aldaketa kimiko eta fisikoak.
- Ea dakien erreferentzia-sistemak behar direla mugimendua aztertzeko.
- Ea interpretatzen dituen bizitza errealeko mugimenduak, eta ibilbidea eta ibiltartea bereizten dituen.
- Ea egiten eta interpretatzen dituen eguneroko mugimendu soilen posizio, denbora eta abiadura-denbora grafikoak
2.Problemak ebaztea, tenperaturaren eta haren neurketaren, oreka eta desoreka termikoaren eta beroak gorputzetan dituen efektuen kontzeptuei buruzko ezagutzak erabiliz
- Ea bereizten dituen beroa eta tenperatura, fenomeno termikoak aztertzean
- Ea ezagutzen dituen materiak izaten dituen egoera-aldaketak.
- Ea egiten dituen honako gai hauei buruzko esperimentu errazak taldean: termometroa eta haren oinarria, fenomeno termikoen azterketa eta beroak gorputzetan dituen efektuak (oreka termikoa, beroaren transmisioa, bero espezifikoak, eroale eta isolatzaile termikoak...).
- Ea hartzen duen parte lanen plangintza egiten, ea bere gain hartzen duen agindutako lana, eta ea onartzen dituen taldean hartutako erabakiak.
- Ea behar bezala erabiltzen dituen tresna zientifikoak, eta ea errespetatzen dituen laborategiko segurtasun-arauak
- Ea egiten dituen ariketak paperez eta arkatzez, kalkulu eta algoritmo matematikoak erabiliz.
- Ea ebazten dituen problema erraz eta interesga-rriak, toki baten isolatze termikoa esate baterako.