Edukiak– Atmosferaren osaeraren eta propietateen ezaugarriak.– Atmosferak babesten gaituela, airea izaki bizidunentzat eta giza osasunerako garrantzitsua dela eta atmosfera zaintzen lagundu behar dugula onartzea.Eduki komunak
Atmosferaren jatorria
Atmosferaren egitura
Airea
Atmosferaren kutsadura
Aztarna ekologikoa
Negutegi efektua
Ozono geruza
Ikas unitateak
Ebaluazio-irizpideak
5. Atmosfera badagoela eta aireak zer propietate dituen jakitea. Atmosferak izaki bizidunak babestea garrantzitsua dela balioestea, eta gizakiok atmosferan dugun eragina kontuan hartzea.
5.1. Ea deskribatzen dituen atmosferaren ezaugarriak.
5.2. Ea esperimentu errazak egiten dituen taldean, airearen propietateak aztertzeko.
5.3. Ea hartzen duen parte taldean egiten dituen lanen plangintza egiten, ea bere gain hartzen duen lana eta adostutako epeak betetzen dituen.
5.4. Ea ezagutzen eta deskribatzen dituen gaur egun munduan dauden airearen kutsaduraren arazoak (planetaren beroketa, ozono-geruzaren zuloa...) eta haien ondorioak.
5.5. Ea lotzen dituen gertuko inguruneko airearen kutsaduraren arazo nagusiak gizakion ekintza jakin batzuekin.
5.6. Ea justifikatzen eta gauzatzen dituen atmosferaren kutsadura-arazoak konpontzen laguntzen duten jokaerak.