Edukiak
– Informazioa nola antolatu. Esperientzia bati buruzko datu-taulak.
– Maiztasun absolutuak eta erlatiboak.
– Barra-, lerro- eta sektore-diagramak. Haiek interpretatzea eta alderdi esanguratsuenak aztertzea.
– Ausazko fenomenoak. Ausazko gertakari sinpleen esperientzia. Usteak formulatzea.
ESTATISTIKA
PROBABILITATEA
1.Banaketa estatistikoak.
Maiztasun taulak.
Aldagaia, lagina eta populazioa
Maiztasun absolutua eta erlatiboa
2.Grafiko estatistikoak.
Eestatistika eta probabilitatea: LABURPEN
Web orriak
Ebaluazio irizpideak
6. Hainbat motatako informazioa antolatzea eta interpretatzea taulen eta grafikoen bidez, eta eguneroko egoeretan dependentzia-erlazioak identifikatzea, batez ere proportzionaltasun zuzenekoak.
6.1. Ea antzematen duen egoera bakoitzari zein aldagai dagokion.
6.2. Ea aztertzen duen aldagaien arteko dependentzia eta ea bilatzen dituen haien artean egon daitezkeen erlazioak.
6.3. Ea identifikatzen eta ebazten dituen proportzionaltasun zuzenarekin lotura duten problemak.
6.4. Ea dakien irakurtzen, kuantitatiboki eta kualitatiboki, taulak eta grafikoak, baita estatistika motakoak ere.
6.5. Ea marrazten dituen grafikoak koordenatu-ardatzetan taulak edo erlazioak abiapuntu hartuta.
7. Aldez aurretik enpirikoki lortutako informazioa abiapuntu hartuta, gertakari bat benetan gertatzeko dagoen probabilitateari buruzko iragarpenak egitea.
7.1. Ea identifikatzen eta bereizten dituen ausazko gertakariak eta gertakari deterministak.
7.2. Ea erabiltzen dituen termino egokiak, ausazko gertakari jakinak benetan gertatzeko zenbat aukera dauden deskribatzeko.
7.3. Ea erabiltzen duen maiztasun erlatibo kontzeptua, eta ea esperimentu sinpleetan oinarritzen den maiztasun hori lortzeko.
7.4. Ausazko gertakari batez ari garela, ea dakien zentzuzko iragarpenik egiten esperimentu sinpleetan.
7.5. Ea ematen duen gertakari batek zenbateko probabilitatea duen, maiztasun erlatiboa abiapuntu hartuta.