Termokimika

Gizartearen garapena gero eta energia gehiago eskatzen ari da aurrera jarraitzeko.

Munduko behar energetiko gehienak petrolio, ikatza eta gas naturaletik datoz; neurri txiki batean hidroelektriko eta nuklearretik. Nahiz eta Lurrera heltzen den energia gehiena Eguzkitik datorren, oso gutxi aprobetxatzen dugu zuzenean.

Eta non metatzen da lortzen dugun energia erregai bat erretzean? Erreakzio kimiko batean erreaktiboen loturak apurtu egiten dira (energia xurgatuz)eta produktuak lortzean lotura berriak sortzen dira (energia askatuz); azken hau handiagoa bada prozesuan energia lortuko dugu.. Elementuetan eta konposatuetan metatuta dagoen energiari energia kimiko deritzo.

Termokimikaren helburua erreakzio kimikoetan gertatzen diren aldaketa energetikoak ikastea da.

Hau guztia, diapositiben bidez aztertuko dugu