Magnitudeak eta unitateak

Unibertsoaren eskala.

eta aldatzeko unitateak, bihurketa-faktoreak erabiliz...

Unitateak aldatzeko metodo logikoa

Hurrengo pausoetan oinarritzen da:

  1. Irakurri galdera, aztertu hasierako datua eta hausnartu zer egin nahi duzun.

  2. Idatzi hasierako datua: balioa eta unitatea.

  3. Bihurketa-faktorea bilatu: hasierako unitatearen eta nahi dugunaren arteko erlazioa.
    Ad: 1 m = 100 cm; 1 egun = 24 h; 1 Tona = 1000 kg; 1 MW = 1.000.000 W; e.a.

  4. Hasierako datua bider bihurketa-faktorea egizu, kontuan hartuta unitateak sinplifikatu behar direla.

  5. Errepikatu aurreko pausoa emaitza lortu arte.


Bideoa1 Bideoa2 Bideoa3

Orain praktikatzeko ordua heldu zaizu. Ariketak1. Ariketak2

Oso zenbaki txikiak nahiz oso handiak adierazteko notazio zientifiko delakoa erabiltzen dugu : 1aren eta 9 ren arteko zifra oso bat, parte hamartar bat eta 10aren zenbaki berretzaile bat. Adibideak:

  • 47.280= 4,728 · 104

  • 0,00036= 3,6 · 10-4

  • 0,000.000.000.6= 6 · 10-10

  • 0,000.000.000.000.000.000.000.006.022= 6,022 · 10-24

Kontuz, Estatu Batuetan gure koma puntua da eta alderantziz.

Ariketa gehiago

Askotan zifra guztiak ez dira azaltzen; zifra esangarriak edo adierazgarriak, besterik ez. Hauexek dira ziurtasunez ezagutzen diren zifra guztiak eta zalantzazko beste bat. Beste era batera esanda, neurketa tresnek ematen dituztenak. Zeintzuk dira?

  • Zerotik desberdinak diren zifra guztiak esangarriak dira

  • Komatik eskuinaldeko zero guztiak esangarriak dira 3,00

  • Zifra esangarrien arteko zeroak esangarriak dira 30.405

  • Ezkerreko zeroak ez dira esangarriak 0,0076 ; 06,070

  • Komarik gabeko zenbakietan eskuineko zeroak ez dira esangarriak 2.000.000

Ad: 33,67 ; 0,0260 ; 0,1045 ; 1,02 ; 1,02 · 10-5 ; 2,00 · 10-5 ; 4.500

Zenbaki bat biribiltzea. Zenbaki baten azken zifra kendu nahi badugu zenbakia biribildu egiten dugula diogu. Horretarako azken zifra 5 edota handiagoa bada, aurreko zifrari gehitu bateko bat ↑; 5 baino txikiagoa bada, aurreko zifra ez aldatu. Adibidez:

  • 4,657 --> 4,66 --> 4,7

  • 2,019 --> 2,02 --> 2,0

  • 0,1764 --> 0,176 --> 0,18 --> 0,2

  • p = 3,1415926535897932384626433832795 --> ...

Unitateak idazteko arauak