Oreka kimikoa

Erreakzio kimikoa batean erreaktiboak guztiz agortzen dira produktuak lortzeko? Erreaktiboen zati batek bakarrik erreakzionatzen du? Nola lortu dezakegu etekin maximoa erreakzio kimikoan?

Zenbait erreakziotan A eta B erreaktiboek elkar erreakzionatzen dute C eta D produktuak sortzeko eta, halaber, C eta D konbinatzen dira A eta B sortuz. Horrelako erreakzioei itzulgarri deritze.

A + B <--> C + D

Denbora aurrera pasa ahala substantzia guztien kontzentrazioak konstante mantentzen dira; erreakzioa orekara heldu dela diogu. Oreka hau dinamikoa da. Maila molekularrean substantzia guztiak ari dira errakzionatzen euren artean baino makroskopikoki sistema orekatua dago.

Oreka zenbait faktoreren menpean dago: substantzien kontzentrazioak, tenperatura, presioa, katalizatzaileak...

Gai honetan ikasiko dugu nola aldatu erreakzioan eragiten duten faktoreak, erreakzioari atarramendu maximoa lortzeko asmoz.