Disoluzioak

Unibertsoa eta bertan gertatzen diren aldaketa guztiak bi oinarrizko kontzeptuekin azal daitezke: materia eta energia.

Materia, masa duena eta espazioa betetzen duen edozertaz defini dezakegu.

Materia-mota ezberdinak daude eta denei substantzia deritzogu. Gure ingurunean dagoen materia, substantzia sinpleak dira (oxigenoa, ur purua, ADN) edo substantzia sinpleen nahasketak (airea, itsasoko ura, zelula).

Substantzia batek propietate bereziak eta konstanteak ditu (konposizioa, urtze-puntua, disolbagarritasuna uretan, e.a.), beste substantzietatik bereizteko. Nahasketek aldiz, ez.

Nakasketak heterogeneoak eta homogeneoak izan daitezke eta azken hauei disoluzioak deritze.