Materia

Kimikak materia ikasten du, materiaren propietateak eta transformazioak barne. Materia zera da: masa duen eta espazioa betetzen duen edozein substantzia.

Masa. Fisikan masaren konzeptuak gorputz baten materia kuantifikatzen du. Unitatea SIean kilogramoa da, kg.

Magnitude eskalarra da eta ez da nahasi behar pisuarekin; pisua indar bat baita.

Masak neurtzeko balantzak erabiltzen dira.

Bolumena. Gorputz batek okupaturiko espazio kantitatea da. Unitatea SIean metro kubikoa da, m3 . Asko erabilia den unitatea litroa da, L; Litroa dm3 -aren baliokidea da.

Gorputzaren forma erregularra bada, bolumena kalkulatu daiteke ekuazio matematiko baten bidez.

Ad: kuboa, paralelepipedoa, esfera, zilindroa, konoa...

Gorputza irregularra bada gorputza probeta graduatu batean sartuko dugu eta bi marren arteko diferentziak emango digu gorputzaren bolumena.

Dentsitatea. Gorputz baten dentsitatea masaren eta bolumenaren arteko erlazioa da.

Unitatea SIean kilogramoa zati metro kubikoa da, kg / m3. Praktikatu

Naturan materia egoera desberdinetan agertzen da: solidoa, likidoa edo gasa.

Materiaren propietateak izan daitezke:

  • fisikoak: substantziaren identitatea eta konposizioa aldatu gabe aurkezten dutenak. Ad: kolorea, fusio- eta irakite-puntuak, gogortasuna, kolorea, disolbagarritasuna...

  • kimikoak: substantziaren identitatea eta konposizioa aldatzean ikusten direnak. Ad: azidoekiko erreakzioak, elektrizitatearekiko portaera...

Nahasteak prozesu fisikoen bidez bana daitezke; substantzia puruak, aldiz, prozesu kimikoen bidez.

Ikertuko ditugu materiaren osagairik txikienak: molekulak eta atomoak.

Atomoa elementuaren identitatea kontserbatzen duen zatirik txikiena da. Molekula atomo kopuru finko batek eratutako multzo egonkorra da.

Nola neur daiteke hain tamaina txikia duen partikularen masa? Hori guztia ikasgai honetan ikasiko dugu.