Selektibitateko azterketak EHU

Orri honetan azkenengo urteetan Euskal Herriko Unibertsitatean jarritako azterketak jaso ditut. Zenbait kasutan eginda daude; horietariko batzuk nik neuk egindakoak eta besteak Internetetik jasotakoak; kasu horretan, nire eskerrik beroenak egileei.

Azken urteotako azterketen enuntziatuak hemen aurki ditzakezu. EHU

Azterketak egiteko aholkuak:

  1. Ariketa irakurri behin eta berriro, egoera eta eskatzen duena ulertu arte.

  2. Idatzi datu guztiak Nazioarteko Sisteman (SI) ipiniz, behar denean.

  3. Egin behar duzuna AZALDU; batez ere, erabiltzen dituzun PRINTZIPIOAK edo LEGEAK aipatuz eta beraien adierazpenak idatzi (EKUAZIOA)

  4. Ordezkatu datuak eta atera emaitza UNITATEAK ondo ipinita daudelarik.

  5. Beharrezkoa denean GRAFIKO, MARRAZKIA edota IRUDI batez lagundu eta azaldu bertan dagoena. *Zuzentzaileak ez du ikusten zuk dakizuna, paperean ipintzen duzuna baino.

  6. Azken emaitza ondo azpimarratu eta dagozkion unitateak.

  7. Emaitza logikoa al da? Posiblea al da?

  8. Errepasatu ziurtatzeko.

Zuzenketarako irizpide orokorrak:

Baloratuko da:

  • Ariketen garapenaren planteamendua eta justifikazio egokia.

  • Hiztegiaren erabilera eta notazio zientifikoa.

  • Fisikaren legeen identifikazioa eta erabilpen egokia.

  • Marrazki eta grafikoen erabilera.

  • Pausoz pauso-ko garapena.

  • Oinarrizko kontzeptuen adierazpen eta aplikazio egokia.

  • Unitateen erabilpen zuzena.

Zigortuko da:

  • Azalpenik gabeko ariketak.

  • Garapen matematikoak, besterik ez duten ariketak.

  • Erabiltzen diren Fisikaren legeak ez adieraztea.

  • Unitaterik gabeko emaitzak edo unitateak txarto erbiltzea

  • Emaitza inkoherenteak.

  • Errore ortografikoak.

  • Desordena eta garbitasun falta.

  • Idazkera txarra edota nahasia.