1. JARDUERA: GOMENDIOAK
DBHko 1. mailako ikasle batzuen ahozko aurkezpen-bideoa ikusiko dugu, eta, jarraian, zer egin duten ondo eta zer txarto komentatuko dugu. Ostean, denon artean GOMENDIOEN ZERRENDA irakurriko dugu.
EGIN KLIK HEMEN: JARDUERA 1 "GOMENDIOEN ZERRENDA" dokumentua
2. JARDUERA: AHOZKOA PRESTATZEN
Aurreko gomendioak kontuan izanda, talde bakoitzak ahozko aurkezpena prestatuko du. Denbora izango dute praktikatzeko.
3. JARDUERA: AURREZ AURRE
Talde batek beste talde baten aurrean egingo du aurkezpena. Ondoren, entzuleek ebaluatzeko taula beteko dute. Amaitutakoan, taula horretan idatzitakoa komentatuko dute aurkezpena hobetzeko helburuarekin.
EGIN KLIK HEMEN: JARDUERA 3 "EBALUATZEKO TAULA" dokumentua
4. JARDUERA: HELDU DA EGUNA!
Behin lana eginda, goizeko eta arratsaldeko lehenengo saioetan 1. mailakoen aurrean egingo dituzte aurkezpenak.
5. JARDUERA: EGINDAKO LANAZ HAUSNARTZEN
Talde handian, proiektuari buruzko solasaldia proposatuko dugu. Horretarako, galdera hauetaz baliatuko gara: