1. JARDUERA: ZU BAI POLITA!
Marrazki bizidunetako pertsonaien argazkiak erakutsiko dizkiegu ikasleei, eta NOLAKOAK DIRA? galderari erantzungo diote. Denon artean, izenondoen zerrenda osatuko dugu arbelean. Gero, denon artean arbelean -baina bakoitzak bere orrian-, bi zutabetan kokatuko ditugu izenondo horiek: itxura adierazten dutenak, batean, eta izaera adierazten dutenak, bestean.
EGIN KLIK HEMEN: 1. JARDUERA: "IZENONDOEN TXANTILOIA" dokumentua
2. JARDUERA: GAIZKIÑE SORGIÑE!
Deskribapen-testu bat irakurriko dugu; lehenengo, isilean, eta gero, ozenki. Ondoren, deskribapena kontuan izanik, pertsonaiaren marrazkia egingo dute.
EGIN KLIK HEMEN: 2. JARDUERA "GAIZKIÑE TESTUA" dokumentua
3. JARDUERA: NONDIK HASI?
Aurreko jardueran landutako testua, "Gaizkiñe sorgiñe!", eredu bezala hartuko dugu. Testua berirrakurriz, denon artean deskribapen bat egiteko jarraitu beharreko ordena zein den adostuko dugu, galdera hauei erantzuna eman ahala:
Hau da denon artean adostuko dugun eskema:
4. JARDUERA: HAU BELDURRA!
Adostutako eskema kontuan hartuta, pertsonaia baten argazkia emango diegu ikasleei eta deskribatu egingo dute.
EGIN KLIK HEMEN: 4. JARDUERA "MUNSTROAREN DESKRIBAPENA" dokumentua
5. JARDUERA: PRÊT À PORTER!
Talde bakoitzak bere herrialdeko janzkera aztertuko du. Horretarako, informatika-gelara joango gara eta Internet erabiliko dugu. Kanoiaren bidez, Google bilatzailean irudiak nola bilatu azalduko diegu, eta ondoren, talde bakoitzak bere herrialdeko janzkera erakusten duten irudiak bilatuko ditu. Aurkitzen dituzten irudien artean, bat aukeratu eta inprimatzera bidaliko dugu.
6. JARDUERA: IDAZLE LANETAN BERRIZ ERE!
Deskribapenari buruzko informazioa paragrafo batean idatziko dute, bakoitzak bere taldean. Puntuka banatuta dagoen txantiloia erabiliko dute horretarako.