1. JARDUERA: GOAZEN JOLASTERA!
Guztiok jolas interaktiboan ibiliko gara arbel digitalean.
2. JARDUERA: ZER DAKIT BOLIVIARI BURUZ?
BOLIVIA herrialdeko eredua erabiliko dugu berriro; KOKAPENARI dagokion atala OZEN IRAKURRI eta denon artean arbelean honako galderei erantzungo diegu:
· Zein da HERRIALDEA?
· Zer KONTINENTETAN dago?
· Eta zein da herrialde horren HIRIBURUA?
· Zer HIRI/HERRITAN bizi da ume hori?
· Zenbat jende bizi da hiri/herri horretan?(BIZTANLE-KOPURUA)
· Zer HIZKUNTZATAN hitz egiten dute?
· Nondik ateratzen dute bizimodua?, zertan egiten dute lan hango helduek?(OGIBIDEA)
3. JARDUERA: BAKOITZAK BEREA!
ESKOLAKO LIBURUTEGIRA joango gara eta liburuzainaren laguntza izango dugu.
Talde bakoitzak, bere herrialdeari dagokion testutik "kokapena" atala irakurri, eta KOKAPENA TXANTILOIA beteko du (galderak ahoz landu ditugunak dira).
EGIN KLIK HEMEN: 3. JARDUERA "KOKAPENA TXANTILOIA" DOKUMENTUA
Testuan agertzen ez den informazioa Interneten edo liburutegian bilatuko dute gure laguntzarekin. (Horretarako, Google bilatzailea erabiliko dugu).
Talde handian jasotako informazioa partekatu egingo dugu, ahoz.
4. JARDUERA: IDAZLE LANETAN TREBE!
Kokapenari buruzko informazioa paragrafo batean idatziko dute, bakoitzak bere taldean. Puntuka banatuta dagoen TXANTILOIA erabiliko dute horretarako.