1. JARDUERA: ZORTZI BAIETZ!
Zortzi bitxikeria idatziko ditugu paperetan, herrialde ezberdinetakoak. Herrialde horien izenak arbelean ipiniko ditugu. Ume batek paper bat atera eta ozen irakurriko du bitxikeria, eta beste ikasleek, binaka, minutu bat izango dute bitxikeria horri dagokion herrialdea aukeratzeko eta paper batean idazteko. Minutua pasatzen denean, erantzun zuzena emango diegu eta puntuak banatuko ditugu. Bitxikeriaren inguruan solasaldia bultzatuko dugu.
EGIN KLIK HEMEN: "BITXIKERIAK" dokumentua
2. JARDUERA: MUNDUAN BUELTAKA
Munduko mapa hartu eta aipatu diren herrialdeak non dauden komentatuko dugu.
3. JARDUERA: IDAZLE LANETAN TREBE BAINO TREBEAGO!
Talde bakoitzak bere herrialdeko testua berrirakurriko du eta kontatzen diren bitxikerien artean, bat aukeratu eta haien testuan idatziko dute.