1. JARDUERA: GURE GUSTUKO ELIKAGAIAK
Jardueraren helburua da ikasleek etxean, eskolan... jaten dituzten elikagaien zerrenda sortzea. Horretarako, denon artean galdera hauei erantzungo diegu:
Ikasgelan elkarrizketa bultzatuko dugu. Atera diren elikagaien zerrenda aztertuko dugu: zein diren osasungarriak /zein ez; egunero hartzea zein gomendatzen diren; zein noizean behin ...
Amaitutakoan, etxetik supermerkatuko aldizkariak ekartzeko esango diegu.
2. JARDUERA: MENU OSASUNGARRIA!
Lau talde osatuko ditugu, eta talde bakoitzari otordu bat emango diogu: gosaria, bazkaria, hamaiketako/askaria eta afaria. Talde bakoitzak, etxetik ekarritako aldizkarietatik, dagokion otorduari lotuta dauden produktuak bilatu, moztu eta itsatsi egingo dituzte emandako kartulina batean.
Gero, talde handian esango dugu zein diren bakoitzak aukeratu dituen produktuak, eta otordu bakoitzeko menu osasungarria osatuko dugu.
Amaitzeko, aurreko ariketan fruta hartzearen garrantzia aipatu dugunez, proposatuko diegu ikasgelan mazedonia prestatzea. Horretarako, bakoitzak etxetik frutaren bat ekarri beharko du.
3. JARDUERA: GU ERE SUKALDARI!
Ekarritako frutarekin, taldeka, mazedonia prestatuko dugu. Gero, guztiok batera dastatuko dugu.
4. JARDUERA: ELIKAGAIEN SEMAFOROA
Talde berberetan, kartulinan itsatsitako produktuen ondoan gomets gorria edo berdea jarriko dute; gorria produktu ez-osasungarrien ondoan, eta berdea osasungarrien parean. Zalantza baldin badute, gomets horia jar dezakete.
Amaitzen dutenean, talde handian aztertu eta adostuko dugu.
Ostean, elikagaien piramidea aurkeztuko diegu eta atal bakoitzean dauden jakiak aztertuko ditugu. Horren arabera, denon artean, aurretik aukeratutako produktuak sailkatuko ditugu gure piramidean:
5. JARDUERA: GURE HERRIALDEKO ELIKADURA
Talde bakoitzak bere testuan jakien atala irakurriko du, eta hortik aterako du herrialdearen janari ohikoena. Aurretik komentatutakoaren arabera, herrialde horretan elikadura osasungarria den ala ez adostuko dute.
6. JARDUERA: IDAZLE LANETAN TREBE... HIRUGARRENEZ!
Aurreko jardueran ateratakoa kontuan hartuz, talde bakoitzak bere herrialdeko elikadurari dagokion paragrafoa idatziko du azalpen testuan.