1. JARDUERA: MUNDURA BEGIRA
Bideo bat ikusiko dugu:
Denon artean, honako galdera hauei erantzungo diegu:
Proiektuaren egitasmoa azalduko diegu: Zer iruditzen zaizue... munduko umeen bizimodu desberdinak ezagutzen baditugu? ...bizimodu horiei buruz idazten badugu?...idatzitakoa beste batzuekin partekatzen badugu? Hona hemen proposamena: Munduko umeei buruzko informazioa bilduko dugu, taldeka informazio hori idatziko dugu, eta eskolako 1. mailako umeei azalduko diegu.
2. JARDUERA: NONDIK GATOZ?
Munduko mapa aurkeztuko dugu talde handian: zer da hau? zertarako balio du? non bizi gara gu? zer herrialde ezagutzen dituzue? zenbat kontinentek osatzen dute mundua? zeintzuk dira? kokatuko ditugu mapan?
Gelako umeen jatorrien zerrenda egingo dugu eta mapan bilatuko ditugu herrialde horiek. Ondoren, honako fitxa hau beteko dute eta bakoitzak bere mapan herrialde horiek kokatuko ditu.
EGIN KLIK HEMEN: 2. JARDUERA: "MAPA ETA ZERRENDA" dokumentuaren gainean.
3. JARDUERA: NI BEZALAKO HAURRAK
(Liburuaren 4 ale behar dira)
Ni bezalako haurrak liburua erakutsiko diegu, eta taldeka begiratu eta aztertuko dute.
Aldez aurretik irakasleak aukeratutako zortzi herrialdeak aipatuko ditugu banan-banan, eta ikasleek liburuan bilatuko dituzte (aukeratutako herrialdeak: Tanzania, Finlandia, Txina, India, Kanada, Brasil, Mexiko eta Australia).
Egitasmoa gogoratuko dugu denon artean:
Gogoratzen duzue zer proposatu nizuen aurreko egunean? Egingo dugu talde-lan bat? Eta... idatziko duzue lan horretan herrialde bateko umeen bizimoduari buruz, gero 1. mailako ikasleei kontatzeko?
Egitasmoa gauzatzeko, lantaldeak antolatuko ditugu (irakasleak aldez aurretik hirukoteak eginda izango ditu) eta zozketa egingo dugu herrialdeak banatzeko: bi poltsa, batean taldearen zenbakia, eta bestean herrialdeen izenak. Arbelean idatziko ditugu zozketaren emaitzak.
4. JARDUERA: GOAZEN BADA, BOLIVIARA!
Ni bezalako haurrak liburutik adibide bat landuko dugu denon artean. Bolivia izango da landuko dugun herrialdea.
Lehenengoz, ozen irakurriko dugu testua. Ondoren, taulan dauden jarduerak egingo dituzte, taldeka.
EGIN KLIK HEMEN: 4. JARDUERA "TAULA" dokumentua
Eredutik landuko ditugun lau puntuak aipatuko ditugu eta TESTUA IDAZTEKO PLANTILLAN idatziko dituzte.
(1. kokapena, 2. deskribapena, 3. elikadura eta 4. bitxikeriak).
EGIN KLIK HEMEN: 4. JARDUERA "TESTUA IDAZTEKO TANTILOIA" dokumentua
(Umeei azalduko diegu puntu bakoitza banan-banan landuko dugula.)