ERLIEBEA
Mendikate tolestua
Forma aldakorreko erliebe-unitatea da, bi plaka tektonikoak hurbildu eta beraien artean egindako tolesturaz eta konpresioaz sortzen dena. Honen ondorioz, mendi hauen tontorrak altuak eta malkartsuak izaten dira.
Egitura tolestua duten mendi batzuk hauek dira: Alpeak, Andeak, Himalaia, Pirinioak eta Kantabriar mendikatea.
Arro sedimentarioa
Arro sedimentarioa sedimentazio eremu handia da, 100 m sedimentu lodiera eta 10 km² eremua gutxienez duena. Hala ere, hainbat kilometrotako lodiera eta milaka kilometro karratuko eremuak oso ohikoak dira. Adibidez: Dueroko arro sedimentarioa edo Tajo-Sadoko sakonunea.
Sendimentuak ezberdinak dira arroaren kanpokaldean eta erdigunean. Arroaren kanpokaldean, mendietatik gertu, materialik lodienak (konglomeratuak adibidez) agertzen dira eta xeheenak ordea (buztina adibidez, igeltsuak) garraia daitezkeenak, erdigunean. Higadurak erliebe tabularra sortzen du arro sedimentarioetan: lekukoak, paramoak eta haran zabalak dira ohiko erliebe formak.
Mendigune zaharra
Hertzianiar orogenian,lehen aroan, eratutako mendikate higatuen plataformak dira. Antzinako mendikateen hondarrak geratzen dira eta egungo arro sedimentarioen oinarria osatzen dute. Orogenia alpetarrean, hirugarren aroan, gaztetuak izan ziren, failak eta apurketek mendikateak sortu bazituzten: Erdialdeko Mendikatea eta Galiziako mendigunea dira Iberiar penintsulako adibiderik onenak. Mendigunerik handienak bakarrik daude alde batera baskulatuta edo kulunkatua.
Modelatu karstikoa/Erliebe karstikoa
Kareharrietan erliebeak hartzen dituen formen multzoa da, kaltzio karbonatoaren disolbatzean sortzen dena. Forma endokarstikoak, lurrazpian eratzen direnak (zulobideak, leizeak, simak) eta forma exokarstikoak, azalean eratzen direnak (dolinak, arroilak, poljeak eta lenarrak). Euskal Herrian adibide ederrak eta ugariak ditugu: dolinak (Aralar, Gorbeia, Urdaibai…), poljeak (Oma, Lastur…), arroilak: Arbaiun edo Irunberrikoak.
KLIMA
Fohen eragina
Aire masek bere bidean mendikateekin topo egiten dutenean sortzen den egoera. Funtsean mendikatea pasatuta eta maldatik behera beheratzean airearen tenperatura handitzen da eta hezetasuna galdu. Eragin hori behin eta berriz errepikatzen denean, nahiko tenperatura handia eta hezetasun urria izaten dute aire masek dagokien lekura ailegatzean. Gertakari horrek, esate baterako haize lehor eta beroak eragiten ditu Iberiar pènintsularen hegoaldean eta hego ekialdean, nahiz eta haize horiek berak ekaitz gogorrak eraginez sortutakoak diren penintsularen iparraldean. Aitzitik, iparraldean izaten dira penintsulako tenperaturarik garaienak hego haizearekin, hain zuzen euskal kostaldean.
Ekintza Gune
Ekintza guneak: goi presioko eta behe presioko aire-masak dira eta eguraldi moten eragile dira. Bi mota ditugu: Goi-presioa: 1013,3 mbtik gorak opresioa dueneaneta behe presioak 1013,3 mbtik behera.
Antizikloiak edo Goi presioek batezbesteko presio atmosferikoa baino gehiago du. Aizea pilatuta dago eta airea antizikloiaren barrruan goitik behera mugitzen da. Eguraldi egonkorra eta eguzkitsua sortzen du.
Depresioak edo Behe presioak batezbesteko presioa baino gutxiago dute. Airea behetik gora mugitzen da bere barruan. Eguraldi ezegonkorra ekartzen du.
Bestalde, presio atmosferiko ezberdina duten guneak daudenez,haizea sortzen da; airea antizikloietatik behe presioetara mugitzen baita.
Borraska edo depresioa
Aire polarrak eta tropikalak elkarrekin topo egiten dutenean sortzen da. Aire polarrak hegoalderantz bultzatzen du eta tropikalak iparralderantz; hori dela eta, frontean bihurguneak sortzen dira. Aire beroa dilatatuagoa dogoenez pisu gutxiago du eta gorantz egiten du hotzituz, lurruna kondentsatzen da, lainoak sortu eta euria egin.
HIDROGRAFIA
Padura
Inguru natural bat laua eta istinkatzen dena drainatze kazkarra duelako.Itsasgora denean zati batean ur azpian geratzen da. Padurak askotan ibai-ahotan egoten dira, eta ur geza gaziarekin nahasten da. Biodibertsitate handiko eremuak dira, izan ere, espazio mugatuetan gazitasunak gorabehera handiak ditu. Horregatik, itsasgoran urazpian geratzen diren tokietan landare mamitsuak aurki daitezke salikornia, esate baterako. Ubideetatik gehixeago aldenduta itsasgorak harrapatzen ez dituen eremuetan, ihiak, lezkak eta milazkak hazten dira. Itsasoko nahiz ibaiko sedimentuak aurki daitezke paduretan: lohia, buztina eta harea.
Adibide ederrak Doñanako parke nazionalaren barruan dagoen Guadalquivirreko padura (Andaluzia); Txingudiko padura, Gipuzkoan (Euskadiko Autonomia Erkidegoa), Poitouko padura Poitou-Cha-rentesen (Frantzia).
Askotan, gizakiak itsasotik babestu egiten ditu lur hauek dikeak eraikiz, eta lehortu ondoren landu egiten ditu: Herbeheretako polderrak dira horren adibide. Urdaibaiko Biosfera-Erreserban ere badaude: horrelako itxiturak.
Arro hidrografikoa edo ibaiaren arroa
Ibai batek eta bere ibaiadarrek drainatzen duten lur eremua. Arro baten prezipitatzen den ura ibai nagusi batera bideratzen da bere ibaiadarretatik zehar.Ibai arroko urak itsasoratzen ez badira, arro horri endorreiko deritza. Arroaren mugak erreka eta ibaiadarrak ingurutzen dituzten mendi gailurren lerroek osatzen dituzte.