Espainiako lurralde antolamendua
Gaur egungo banaketa administratiboa aztertzean bi une historiko aipatu behar dira:
- 1833ean gauzatutako probintzia banaketa: Espainiako banaketa administratiboan aldaketarik handiena 1833an eman zen Javier de Burgosen eskutik, gaur egun arte iraun duen probintzi-banaketa zehaztu zuenean. Hura izan zen Espainiako historiako lurralde-birmoldaketarik sakonena, erresuma zaharrak unitate politiko-administratibo gisa desagertu eta probintzia-banaketa ezarri baitzuen.
Probintziak neurri paretsukoak ziren eta hiriburuaren arabera izendatu ziren eta haien bidez gauzatu zuten administrazioa berdintzeko eta arrazionalizatzeko xedea; izan ere, probintzia guztien antolaketa eta betekizunak berdinak ziren eta botere zentralaren mende zeuden erabat. Neurri txiki batean eskema horretatik kanpo geratu ziren probintzia bakarrak Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa izan ziren, Biltzarrek eta Foru Aldundiek beren administrazio propioa gorde baitzuten. Probintzi-banaketa horrek gaur egun arte iraun du oro har,hasierako antolaerari egindako aldaketa txiki hauek gorabehera: bata 1851n, Requena, Utiel eta Cuencako beste herri batzuk Valentziara igaro zirenean eta 1927an bestea,Kanarietako probintzia erdibitu zenean.
- 1978ko Konstituzioaren bidezko desentralizazio prozesua eta Autonomi Erkidegoak eratzea:
1978ko Konstituzioak ez zituen autonomi-erkidegoen mugak zehaztu, baina 1978 eta 1983 artean egindako lurralde-antolamendu berriak oinarritzat hartu zuen lege-esparrua izan zen.
Autonomien eraikuntzarako prozesuak bi bide jarraitu ditu.
1. Konstituzioaren 151.artikuluaren bidetik autonomiara iritis ziren erkidegoek erreferendum bidez onartu zituzten beren estatutuak.
2. 143.artikuluaren bidetik iritis zirenek,berriz,ez zuten aukera hori izan.
Estatuaren lurralde-antolamendua Konstituzioaren Atariko Tituluko 2.artikuluan eta Konstituzioaren VIII. Tituluan oinarritzen da.
Estatua autonomia-erkidegotan banatzeko,berrogeita hamar probintzien eskema izan zen abiaburua.Lurralde batzuek ez zuten mugak finkatzeko arazorik izan.Beste batzuek, Leongo probintziak esaterako bere autonomi-erkidego berezia osatu nahi zuen,baina ez zuen lortu eta UCD-PSOE akordioak behin betiko sartu zuen Gaztela eta Leon erkidegoan.Itun horrek Errioxa eta Kantabria probintzi bakarreko autonomia bihurtu zituen.Murtziak Gaztela-Mantxari “eman” zion Albacete,aldiz Gaztela-Mantxak Madril “galdu” zuen; probintzi hau,bere pisu ekonomiko eta demografiko handia zela eta,probintzia bakarreko autonomia bihurtu baitzen.
Arazo politiko labainena Hego Euskal Herrikoa zen, lau probintziak batzearen aldeko presio handia baitzegoen nazionalisten aldetik.Azkenean bi erdidego eratu ziren baina bateatzeari ateak zabalik utzi zitzaion, baldin eta nafarrek hala nahi izango balute, eta horrelaxe dago bi estatutuetan jasota.
Hiru eredu nagusi daude autonomia-erkidegoen osaeran:
1. Erkidego batzuk historia, kultura eta ekonomia aldetik ezaugarri komunak dituzten zenbait probintzia mugakideren baturaz osatuak dira. Gehienak mota honetakoak dira, eta historian oinarritzen dira nahiz eta, faktore geografikoek ere garrantzia izan,lehen eta orain.
2. Uharteetako probintziek osatutako erkidegoak.Erkidego hauek ezaugarri bereziak dituzte, beren baldintzatzaile nagusiaren ondorioz, hau da, uharteak direlako.
3. Probintzia bakarreko erkidegoak, historikoki eskualde izandakoak edota arrazoi geografikoak, politikoak eta sozio-ekonomikoak zirela medio bakartutakoak.
EREIN GEOGRAFIA 2. BATXILERGOA: Testu moldatua