1. Itsas mailan Iberiar penintsularen gainean goi presioak daude.
2. Tanta hotza: Iberiar penintsularen hegoaldean behe presioa eta aire hotza aire beroaz inguraturik alturan
3. Prezipitazioak
4. Ekaitzak
Mapa meteorologikoen iruzkina
Ekialdeko egoera Iberiar penintsulan
Mendebaldetik ekialderako zonako antizikloi bat Atlantikotik Europa barrenera zabaltzen denean eta Afrika iparraldean depresio bat kokatzen denean gertatzen da egoera hau.
Egoera hori udazkenetik udaberria arte gerta daiteke, eta penintsularen Mediterraneo alderako kostaldean gertatzen da batez ere.
Iberiar penintsulako kostaldeetako mendi aldeen ekialdeko prezipitazioak ez dira oso gogorrak izaten, goialdeetan GMDI bat (goi-mailetako depresio isolatua), tanta hotza ere deitua, agertzen bada salbu; horrelakoetan uhar-izaerako euri-jasak izaten baitira zenbait lekutan.
GMDI baten sorrera (Tanta hotza) Jet-korronte edo Jet-Stream-arekin lotuta dago. Lur osoa Troposfera gorenetik igarotzen duen eta airea abiada handian, 200 km/h baino gehiagoko abiadan igarotzen duen haize korronte bat da. Atmosferaren zirkulazioaren noranzkoa mendebaldetik ekialdera da; ezkerrean hotzago egoten da airea, Iparburutik hurbilen dagoelako eta, alderantziz, eskuinean beroago, ekuatoretik hurbilago dagoenez.
Zenbaitetan, abiada gelditzen denean, uhinak izateko joera izaten du, eta egoera hori oso markatzen baldin bada, gerta daiteke aire-lasterra lekuren batean erabat estutzea eta haustea.Hala eratzen den elementu askatu horri GMDI deitzen zaio; jet-korrontearen hegoaldean geratzen da, airearen biraketa zikloiaren gisakoa duela (ordulariaren orratzen kontrako zentzuan) eta tenperatura oso hotzak dituela.
Bakartuta geratzen delarik, nagusi den mendebaldetik ekialderako isuritik aske mugitzen da, eta gerta daiteke ekialdetik mendebaldera mugitzea ere.
Egoera meteorologiko honen komentarioa egiteko, 2008ko urriaren 9ko egoera aukeratu da.
Lurrazaleko maparen analisia:
Ekintza-zentroak. Azoreetako antizikloia diagonalean hedatzen da mapan, mendebaldetik ipar-ekialderantz, Europa erdialdean indarra galduz. Iberiar penintsularen ipar-mendebaldean fronte bero bat eta fronte hotz bat agertzen dira, ziri bat eratuz, Islandiatik datorren depresio indartsu batekin loturik. Europa erdialdean, ekialdean, fronte bero batek eta beste fronte hotz batek mugatzen duten antizikloia. Antizikloiaren hegoaldean, Afrika iparraldean, jatorri termikoko depresio bat dago.
Urte-sasoi honetan Mediterraneo itsasoko ura bero egoten da eta nahikoa hezetasun ematen du. Aldi berean Ipar-ekialdetik aire hotza sartzen da, Europa erdialdeko antizikloiaren eraginez.
Aire berozko masa Britainiar uharteetaraino hedatzen da Atlantikoan zehar, eta bat dator ekialderantz mugitzen ari den eta iberiar penintsulan sartzen hasten ari den antizikloiarekin; iberiar penintsulan eguraldi garbia dago, hodeirik gabe, eta 18 ºC - 20 ºC bitarteko tenperatura gozoak.
Goi-aireko maparen analisia:
SW-NE antizikloi-zentro bat ageri da, lurrazalekoarekin egokitzen dena. Isohipsek Afrika iparralderaino iristen den aska bat erakusten dute, 30º-ko latitudeaz behetik. Aska hori eten egiten da, eta korronte nagusitik askatuz, aire hotzezko poltsa bat eratzen du, 5640 m eta 5700 m-ko isohipsek eta -20 ºC-ko isotermek mugatua.
GMDI/tanta hotza Afrika iparraldean osatu da. Bien bitartean, goragoko latitudeetan, Britainiar uharteen parean jotzen duen jet-korronteen zonako zirkulazioa betiko moduan ezartzen da berriz. Horregatik, Iberiar penintsulara goragoko latitudeetatik -20 ºC-ko tenperaturan datorren airea ari da iristen, eta tenperatura jaisten du; eta ekialdean, askaren irteerako eremuan, euri asko eta ugariak izango dira Valentzian, Alacanten eta Albaceten.
Eguraldia.
Prezipitaziorik ugarienak, 150 l/m2-tik gorakoak Valentzian, Alacanten eta Albaceten zentratzen dira batez ere. Murcian, Almeria, Balearretan, Ceutan eta Melillan 80 l/m2-tik gorako prezipitazioak izango dira, eta ekaitz-arrisku berezia izango da Valentzian eta Balearretan. Aldi berean, iberiar penintsulako gainerakoan zerua garbi egongo da eta tenperatura atsegina izango da egunez.
Tenperatura. Atlantikoan zehar Britainiar uharteetaraino hedatzen den antizikloia ekialderantz mugitzen ari da, eta Ipar-mendebaldetik eta iparretik ari da sartzen iberiar penintsulan.Eguraldi garbia da orohar, eta 18 ºC - 20 ºC bitarteko tenperatura gozoak.
Haizea. Mediterraneoko eremuan ekialdeko moderatua, haize gogorreko tarteekin, Itsasartean batez ere, eta gainerakoan arina edo moderatua.
**********************