Erliebea

Iberiar penintsulako mapa interaktiboa

Ariketa batzuk

EREIN Liburuko ariketak

Batzuetan, gizakiaren egintzak, fenomeno naturalekin konbinaturik, hondamendi larriak eragiten ditu, Irpinia mendien mezeletan gertatu zen bezala, Sarno, Siano, Quindici eta Bracigliano herrietan, Italian. Bila ezazu horren gaineko informazioa, eta esan ezazu zerk eragin zuen hondamendi hori.

1998ko maiatzaren 5ean, Pizzo d'Alvano mendiko (1130m) lau isurialdeetatik milioi bat tona lokatz amildu ziren, Sarno, Quindici, Sino eta Braciglianon 155 hildako eta 50 desagertu baino gehiago eraginez, baita milaka pertsona etxerik gabe utzi ere.

Hondamendi honen arrazoien artean ondorengoak aipatu daitezke:

- Baimenik gabe eraikitzea, egonkortasun gabeko mendi mazela deforestatuetan.

- Aurreikuspen falta, tresneria teknologikoa egonda ere (METEOSAT)

- Aurretik lur hauetan halako zerbait gertatu izana.

Aurreko egoerak ez ziren aztertu eta arrisku zonak ez ziren zehaztuak izan, ezta ebakuazio plan egokia egin ere ez.

Eraldaketa antropikoaren kasuak ugariak dira gaur egun aurrerapen teknologikoen ondorioz. Badira Leongo Las Médulasekoa bezalako adibideak ere erromatarren garaikoak. Bila ezazu Las Médulasi buruzko informazioa, eta idatzi zeure hitzez laburpen bat, erromatarrek erabilitako zenbait teknika deskribatuz (nola egiten zen lana, zein lan-indar erabiltzen zuten, zer ateratzen zen lurretik...).

Erromatarrek urrea erauztu zuten Las Medulasen bertako harriek (konglomeratuek) urrezko pepitak baitzituzten. Alderdi horretako ur franko eta aldapa ugariak aprobetxatuak izan ziren, kanalen bidez ura meategirantz bideratzeko.

Lurrak desegiteko eta urrea errazago topatzeko erromatarrek ''ruina montium'' metodoa erabiltzen zuten. Sistema hidrografiko ikaragarri bat egin zuten, kanal nagusi eta txikiago askorekin, ura bideratzeko nahi zuten lekuetara. Ustiaketak eta geroko higadurak utzi du gaurko paisajea. Harrigarriago kontuan izanda, lan guzti horiek eskuzko tresnak erabiliz egin zirela.

Lana bertakoek egin behar izan zuten erromatarrek eskatzen zieten zergak ordaindu ahal izateko.

Bila itzazu higadura antropikoaren adibideak

Teknologia aurraratuen bidez, gizakiak lurrazalaren erliebea aldatzen du. Adibiderik argienak harrobiak eta errepideak eraikitzean egiten diren mendi-mozketak dira.

Gainera, nekazaritza tradizionalak egiten zituen bankalak edo terrazak aldapetan nekazaritza egin ahal izateko. Egun El Ejidon adibidez, aldapak ezerezteko terrazak egin dira, mendien topografia guztiz aldatuz.

Bestalde, nekazaritzak higadura bizkortu dezake: Goldaketa aldaparen norabidea jarraituz, lurzoaruaren larregizko xehaketa, lurzorua zuhaitzen artean garbi edukitzea leku aldapatsuetan edo gehiegizko larratzea, abere kopurua handiegia denean.

Higadura-prozesuen indarra Iberiar penintsulan baso-suteekin eralzionatu behar dugu, lurzoruak babesik gabe geratzen dira eta gainazaleko isuria ematen da higadura prozesuak bizkortuz.

Mañariako harrobia

Hemen duzue irteera baten ibilbidea granito paisajea ikusteko.

"Instituto Nacional Minero"k argitaratua: "La Pedriza"