TALDE KOOPERATIBOA
Talde kooperatiboen funtzionamendua hartuko dugu eredutzat. Hori horrela izanik, taldeetan ardurak banatu egingo dira, eta derrigorrezkoa izango da guztiek parte hartzea eta ekarpenak egitea.
Honela antolatuko dugu gelako esperientzia:
a) Talde handia talde txikitan banatuko dugu.
b) Unitate Didaktikoaren hasieran irakasleak aurkezpen orokorra egingo dio talde osoari: zein diren lanaren edukiak eta zer lortu nahi duen.
c) Bakarkako lana: ikasle bakoitzak zer lan egin behar duen zehaztuko da.
d) Talde bakoitzak talde-plana ezarriko du: bost talde egongo dira, modu heterogeneoan osatuta. Talde-rolak txandakakoak izango dira. Zehazki, hauek dira rolak: koordinatzailea, bozeramailea eta idazkaria. Talde bakoitzak talde-plana, klase bakoitzeko talde-lanaren laburpena eta talde-planaren balorazioa beteko ditu.
Zer egiten dugu oso ondo?
Zertan hobetu behar dugu?
Hurrengo talde-planerako helburuak
Balorazioa:
Irakaslearen oniritzia: