Gogoratzen dituzue lehengo egunean ikusi genituen irudiak? Bada, jarraian, ipuin bera ikusi eta entzungo dugu. Adi-adi egon!
Ondo ulertu duzue? Orduan, lanera! Bete dezagun galdetegia elkarrekin
(ahoz).
Ikusi duzuenez, arazoak ez dira sortzen gure eskolan soilik; beste eskola askotan ere gatazkak izaten dituzte.
Orain, gogoeta egin, eta egoera gatazkatsu bat marraztuko duzue (zuei gertatutakoa zein ikusitakoa). Animo, ea irudi politak sortzen dituzuen!