Gaur egun, nabaria da, bai gizartean, bai eskoletan, harreman-arazoak gero eta larriagoak eta ugariagoak direla. Guztiokerrepikatzen ditugu estereotipo desegokiak; eta, beraz, gizarte osoaren inplikazioa behar da haien kontra egiteko. Prebentzioak oso balio handia du; eta, zentzu horretan, ezinbestekoa da haurrekin lan egitea.
Haurrek txiki-txikitatik barneratu eta aplikatu behar dute “Biolentzia eza, 0 urtetik aurrera” leloa. Horri erantzuteko beharrean gaude irakasleok; baina eskoletan baliabide falta sumatzen dugu askotan ikasleen arteko harreman-arazoei aurre egiteko orduan.
Material hauek hutsune hori betetzeko asmoarekin sortu dira. Jardueran, gure ikasleek bizi dituzten egoera desegokiak identifikatu eta antzeztu egin dituzte esketxen bidez, eta erantzun zuzena eman diete arazoei.
LHko 1. zikloko 2. mailan era globalizatuan lantzeko proiektu hau aurrera eramateko, lehenengo hiruhilekoko 8 saio erabili ditugu. Jarduerak helburu hauek izan ditu:
Horri guztiari forma emateko, websitearen bidez eskaini dizkiegu ikasleei behar zituzten lan-tresnak eta informazioa.